Gabriel Erkoreka bilbotar konpositoreak Espainiako Musika Saria irabazi du

  • Gabriel Erkoreka bilbotar konpositoreak Espainiako Musika Saria irabazi du
eitb.eus

  • DataUrriak 13
  • Gaia Musika

Gabriel Erkoreka bilbotarrak Espainiako Musikaren Sari Nazionala irabazi du gaur, asteazkenarekin, konposizio arloan. Espainiako Kultura eta Kirol Ministerioak ematen duen sariak 30.000 euroko ekarpena du.

Monsterrat Torrent katalanak, bestalde, interpretazio arloan irabazi du saria.

Erkorekari dagokionez, epaimahaiak bere musikak nazioarte mailan duen oihartzuna azpimarratu du, baita sortzaile gisa egin duen ibilbidearen "bikaintasuna" eta, "Zuhaitz" eta "Basalt" lanetan adibidez, "euskal tresna tradizionalen soinua uztartzeko trebetasun bikaina erakusten duen konposizio mintzairaren aberastasuna".

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri

Euskadi, auzolana