Euskadi sariak, Pello Lizarralde, Anjel Lertxundi eta Joxan Elosegirentzat

  • Euskadi sariak, Pello Lizarralde, Anjel Lertxundi eta Joxan Elosegirentzat
eitb.eus

  • DataUrriak 14
  • Gaia Literatura

Euskarazko Literatura, Euskarazko Haur eta Gazte Literatura eta Euskarazko Literatura Itzulpena modalitateetan "Argiantza", "Haltzaren muinoa" eta "Nik kantatu eta dantza egiten du mendiak" saritu dituzte.

Euskadi Literatura sarietako 2021eko lehenengo hiru irabazleak iragarri ditu gaur Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak, Donostiako San Telmo Museoan egindako ekitaldian.

Euskarazko Literatura sailean "Argiantza" Pello Lizarralderen eleberria da irabazlea, Euskarazko Haur eta Gazte Literaturan "Haltzaren muinoa" Anjel Lertxundiren lana eta Euskarazko Literatura Itzulpena modalitateetako irabazlea Joxan Elosegi izan da, "Nik kantatu eta dantza egiten du mendiak" Irene Solà kataluniarraren eleberria euskara ekartzeagatik.

Epaimahaiaren iritziz Pello Lizarralderen Argiantza liburuko pertsonaien inguruan eraikitzen duen "atmosfera harrigarriak" erabat harrapatzen du irakurlea. Gainera, "ahots narratiboari dagozkionak trebeki erabiliz, indar liriko handiko deskribapenak baliatuz, maisutasunez eraikitako kontakizuna" eskaintzen du Lizarraldek.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri

Euskadi, auzolana