Ramiro Pinilla eleberri Laburren Lehiaketa 2021

  • Ramiro Pinilla eleberri Laburren Lehiaketa 2021
Getxoko Udala

  • DataAzaroak 5
  • Gaia Literatura

Epea zabalik 2022ko otsailaren 18ra arte.

--

Getxoko Kultur Etxeak abian jarri du "Ramiro Pinilla" eleberri laburren lehiaketaren 5. edizioa, idazle getxotar ospetsuaren memoria mantentzeko asmoz.

Hautagai izan ahalko dute egoitza Espainian dutenek, edozein dela ere haien nazionalitatea. Lanek originalak eta argitaragabeak izan behar dute eta euskaraz zein gaztelaniaz idatzi daitezke. Lehiaketako saria 6.000 eurokoa izango da, hizkuntza bakoitzeko lan bakarrarentzat. Lanak aurkezteko epea 2022ko otsailaren 18an amaituko da. Epaimahaiaren erabakia abuztuaren bigarren hamabostaldian jakinaraziko zaie irabazleei eta publikoa egingo da irailaren lehenengo hamabostaldian.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri

Euskadi, auzolana