Donostia Kultura Poesia Lehiaketa. 2021ko Deialdia

  • Donostia Kultura Poesia Lehiaketa. 2021ko Deialdia

  • DataAzaroak 11
  • Gaia Literatura

Epea zabalik abenduaren 31ra arte.

--

Balea Zuria argitaletxeak, Donostia Kulturaren laguntzarekin, DK poesia lehiaketaren 5. edizioaren oinarriak argitaratu zituen. Lehiaketaren xedea euskarazko poesia zabaldu eta idazle gazteen lanari bultzada ematea da.

35 urte bete gabe dituzten egile berriei zuzendutako lehiaketa da. Lanen luzera, gutxienez 600 bertso-lerrokoa izango da, eta gehienez 1.000koa. Gaia, errima eta neurria libreak izango dira. Lanak aurkezteko epea 2021eko abenduaren 31n amaituko da.

Eli Tolaretxipi, Aritz Gorrotxategi eta Itxaro Borda idazleek osatuko dute epaimahaia, eta irabazlea 2022ko martxoaren 21a baino lehen emango da ezagutzera. Irabazleak jasoko duen sariak hiru zati ditu:

  • 1.- 1.000 euro.
  • 2.- Imanol Larrinagaren margolan bat.
  • 3.- Balea Zuria argitaletxeak irabazlearen lana argitaratuko du.

Lanak emailez aurkeztu beharko dira, honako helbide honetan: dkpoesialehiaketa@donostia.eus.

Aurreko edizioetako garaileak ondorengo hauek dira: Estibaliz Martinez Diaz de Cerio, Gorka Salces, Lizar Begoña eta Maialen Berasategi Catalan.

Informazio gehiago: DK poesia lehiaketaren 5. edizioko oinarriak (pdf).

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri

Euskadi, auzolana