Nazioarteko egonaldia eremuak-Art Omi 2023

  • Nazioarteko egonaldia eremuak-Art Omi 2023

Azken eguna: Art Omi 2022 programarako eskabideak onartuko dira 2022ko abenduaren 16ra arte. 

Hautaketa-prozesuaren emaitza 2023ko otsailaren eta martxoaren tartean argitaratuko da, eremuak programaren web-orrian: https://eremuak.eus

Egonaldia 2023ko ekainaren 22an, ostegunean, hasi eta uztailaren 17an, astelehenean, amaituko da.

eremuak programak nazioarteko egonaldi-deialdi bat ireki du, Art Omi-rekin lankidetzan, Euskal Autonomia Erkidegokoan erroldatuta dagoen edozein artista joan daiteke egonaldira, betiere aktiboki eta profesionalki lanean aritu bada azken hiru urteotan gutxienez.

Deialdiaren helburua da arte bisualen testuinguruan lan egiten duten artisten nazioartekotzeari laguntzea.

Egonaldia Art Omi-n egiten da, Ghent-en, New York iparraldeko landa-herri batean. Art Omi-k 500 dolarreko eskudirua jarriko du artistaren esku, lan egiteko materialak erosteko. eremuak-ek joan-etorriko gastuak ordaindu eta 500 €-ko bidaia-poltsa (ordainketa faktura bidez egingo da, eta beharrezkoa da EIZn alta emanda egotea eta BEZa aitortzea) emango dio hautatutako artistari, baita onarrizko osasun-asegurua ere. Estudio pribatua,  partekatutako ostatua eta doako otorduak izaten ditu artistak bekaren egonaldi osoan.

 

Eremuak

  • Epea 2022(e)ko Azaroak 8(e)tik 2022(e)ko Abenduak 16(e)ra
  • EntitateaEremuak
  • Deialdi-motaEgonaldiak eta mentoring-a
  • SektoreaIkusizko arteak
  • JardueraSorkuntza, Ikerketa, Ekoizpena
  • OnuradunakElkarteak, Autonomoak, Kooperatibak, Enpresak, Fundazioak, Beste batzuk
  • Info Gehiago

Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.

Euskadi, auzolana