Ahots Baten sormen egonaldia

  • Ahots Baten sormen egonaldia
mintzola.eus

  • DataAzaroak 17
  • Gaia Arte eszenikoak

Abenduaren 27tik 30era izango da 2021eko Ahots Baten. Aurreko urtean, pandemiaren eraginez egun banatako bi saio egin baziren ere, aurtengoan berriro ere lehengo forma hartuko du: lau eguneko egonaldia izango da.

Urte guztian antzerkian, bertsolaritzan, kantagintzan eta kontalaritzan edota literaturan aritzen diren gazte sortzaileei zuzendua dago Ahots Baten sormen egonaldia. Tarteko bi egunetan, egonaldiko bigarrenean eta hirugarrenean, alegia, kultur diziplina horietan aditu diren gonbidatuak batuko dira taldera, eta partekatzeko, esperimentatzeko, hitz egiteko... aukera izango dute.

  • Noiz: Abenduak 27-30
  • Non: Amaiurko aterpetxea (Amaiur, Nafarroa)
  • Norentzat: 1999-2006 urteetan jaiotakoentzat
  • Gonbidatuak: Aurten gurean izango dira...
    • Ane Labaka bertsolaria eta Maialen Belarra gai-jartzailea
    • Intza Alkain aktorea
    • Joseba Larratxe Josevisky komikigilea
    • Miren Narbaiza MICE musikagilea

Mintzolatik egin izan da izen-ematea orain arte, baina Mintzolaren azkentzea dela eta, atari honetatik bertatik bideratuko da oraingoan.

Laster zabalduko da izen-ematea hemen.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri

Euskadi, auzolana