Animaziozko Egonaldiak IRUDIKA 2022

  • Animaziozko Egonaldiak IRUDIKA 2022
IRUDIKA

  • DataAzaroak 18
  • Gaia Ikusizko arteak

Epea zabalik 2021eko abenduaren 10era arte.

--

Covid 19-ak eragindako iazko ezohiko egoeraren ondoren, aurten Irudika egonaldiak ohiko formatura itzuli dira.

Irudika egonaldiek nazioarteko ilustratzaile bat eta animatzaile nazional bat ostatatzen dituzte Bilbaoarte Fundazioaren eta Cité de la Bande Dessinée et de L’image d’Angoulême-ko Maison des Auteurs-en sorkuntza espazioetan, proiektu artistiko propioa garatzeko eta Irudika Nazioarteko Jaialdiaren 2022ko edizioko irudia sortzeko. Egonaldi artistikoari buru emateko, emaitza horiek Vital Fundazioak Gasteizen duen Erakusketa Aretoan erakutsiko dira.

 
ANIMAZIO KATEGORIA 2022

IRUDIKAk animazioko profesionalentzako deialdi hau plazaratu du Acción Cultural Española (AC/E) eta Vital Fundazioaren babesarekin eta lankidetzan arituz BilbaoArte Fundazioarekin eta Angoulême-ko Cité Internationale de la Bande Dessinée et de l’Image-rekin.

Egonaldiak helburutzat du animazio grafikoaren arloko sorkuntza sustatzea. Horretarako, hautatutako egoiliarrak animaziozko proiektu pertsonal bat garatu beharko du, 20-60 segundo arteko gortina bat, hurrengo Irudika 2022 Jaialdian erabiltzeko.

Deialdia zabalik azaroaren 15etik (astelehena) abenduaren 10eko (ostirala) gaueko 23:59ak arte.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri

Euskadi, auzolana