FANTek XXVIII. ediziorako lanak aurkezteko epea zabaldu du

  • FANTek XXVIII. ediziorako lanak aurkezteko epea zabaldu du
FANT

  • DataAzaroak 22
  • Gaia Ikus-entzunezkoa

Proposamenak jasotzeko azken eguna otsailaren 6a izango da, igandea.

Aurkezpen-prozesuari buruzko xehetasun guztiak hemen kontsultatu daitezke: www.fantbilbao.eus.

FANT 2022 jaialdia maiatzaren 6tik 14ra ospatuko da.

Bilboko Udalak antolatzen duen FANT Bilboko Zinemaldi Fantastikoak, 2022ko maiatzaren 6tik 14ra bitartean egingo denak, parte hartzaileek izena emateko epea ireki du. Lanak jasotzeko azken eguna otsailaren 6a (igandea) izango da.

Jaialdian parte hartzeko lanak aurkezteko prozesuari buruzko xehetasun guztiak www.fantbilbao.eus helbidean kontsultatu ahal izango dira. Web-orri horretan, izena emateko formularioa bete beharko da, eta filma Movibeta Festival (www.festival.movibeta.com) edo FestHome (www.festhome.com) webguneen bitartez bidali.

FANTen aurtengo edizioan, 2022koan, jaialdiak film luzeen eta laburren eremuetako ohiko sariak mantenduko ditu: sekzio ofizialeko film luzerik onenak 3.500 euro jasoko ditu, eta panorama fantastikoko film luzerik onenak, berriz, 2.250 euro. Bestalde, epaimahaiaren saria eta film laburrik onenarentzako publikoaren saria 3.000 eurokoak izango dira bakoitza. Euskal film laburrik onenaren epaimahaiaren saria, “BBK Saria”, 2.000 eurokoa izango da.

Gainera, sekzio ofizialeko film luzeen ohorezko sariak ere mantenduko ditu jaialdiak: Euskal Gidoilarien Elkarteak emandako gidoirik onenaren saria eta FAS Zinema Klubak ematen duen zuzendaritzarik berritzaileenaren saria.

FANT – Zinemaldi Fantastikoak FANTROBIA Saria ere emango du. Sari hori azken urteetan fantasiazko zinemaren generoan nabarmendu den pertsona berri bati ematen zaio edizio bakoitzean.

Azpimarratu behar da 2022an berriz ere FANTera itzuliko dela sekzio ofizialeko film luzerik onenarentzako publikoaren saria, kasu honetan dotazio ekonomikorik gabe. 2021ean sari hori bertan behera geratu zen, ezinezkoa zelako FANTeko jarraitzaile guztiak jaialdiko aretoetara hurbiltzea, une hartako egoerarengatik.

FANTek beste berrikuntza bat izango du edizio honetan; izan ere, lehiaketako film laburren hautaketa egingo duen batzordeko kideak hauek dira: Asier Gerrica-Echevarría (gidoilaria), Víctor Iturregui (gidoilaria eta zinema-kritikaria) eta Howard Gorman (zinema-kazetaria).

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri

Euskadi, auzolana