Badator Errenteriako Film Laburren Jaialdiaren 26. edizioa

  • Badator Errenteriako Film Laburren Jaialdiaren 26. edizioa
zinea.eus

  • DataAzaroak 25
  • Gaia Ikus-entzunezkoa

Errenteriako Film Laburren Jaialdiaren 26. edizioa azaroaren 25etik 28ra bitartean ospatuko dute. Ohi bezala, Niessen zinemetan egingo dituzte proiekzioak, 19:30ean, eta ostean, film laburren zuzendari eta lan-taldeekin solasaldiak eskainiko dituzte.

Aretoaren edukiera zein gonbidatuen kopurua murriztu bazituzten ere, ohiko itxura mantentzeko egindako ahaleginak tarteko, festibalaren emankizun guztiak presentzialki egin zituzten iaz Errenteriako Film Laburren Jaialdian. Aurten ere, COVID19aren pandemiak eraginda, segurtasun neurri zorrotzak jarraituz ospatuko dute 26. edizioa izango dena.

Azaroaren 25ean ekingo diote jaialdiari, eta guztira, 30 lan inguru proiektatuko dituzte lau egunetan. Igandean, azaroak 28, sari banaketa ekitaldia ospatuko dute 18:30ean, eta bertan erakutsiko dituzte irabazle suertatu diren film laburrak. Horrez gain, aurten beste zinema jaialdi batzuetan nabarmendu dituzten bi lan proiektatuko dituzte: Leonardo Martinelli zinemagile brasildarraren Fantasma Neon eta Mikel Gurrea donostiarraren Heltzear film laburrak.

Ekitaldi guztietarako sarrera doan izango da eta aldez aurretik jasotzeko aukera dago sarrerak.errenteria.eus atarian, baita Lekuona Fabrikako harreran ere. Emanaldien egunean bertan, saioak hasi baina 30 minutu lehenago, Niessen zinemetan ere hartu daitezke gonbidapenak .

Ezagutu egitaraua, hemen.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri

Euskadi, auzolana