Delirium Tremens taldea bueltan da

  • Delirium Tremens taldea bueltan da
eitb.eus

  • DataAzaroak 25
  • Gaia Musika

Pop rock taldea azken kontzertua eman eta 30 urtera itzuliko da.

Delirium Tremens mutrikuar pop rock taldea bueltan da. Taldeak eman zuen azken kontzertuaren 30. urteurrenean, azaroaren 30ean, asteartearekin, emango dute itzulera horren detaileen berri, Bilboko Kafe Antzokian.

Zarrapo taldearekin erdibana egindako "Hemen denak berdinak dira" (1987) splita, "Ikusi eta ikasi" (1989) eta "Hiru aeroplano" (1990) LPak eta "Bilbo zuzenean" (1991) zuzeneko diskoa kaleratu zituzten.

Juan Jose Iurrita "Txufu"k (bateria), Javier Bilbatua "Billy"k (baxu-jotzailea) eta Andoni Basterretxeak (gitarra eta ahotsa) osatu zuten taldea, "Ikusi eta ikasi"n Patxi Irisarri hasi zen baxua jotzen eta "Hiru aeroplano" lanetik aurrera Iñigo Muguruza zena batu zen hirukotera, laukote bihurtuz.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri

Euskadi, auzolana