26. Errenteriako Film Laburren Jaialdiak baditu irabazleak

  • 26. Errenteriako Film Laburren Jaialdiak baditu irabazleak
zinea.eus

  • DataAzaroak 30
  • Gaia Ikus-entzunezkoa

Chiusi alla luce (Nicola Piovesan) film labur italiarra nagusitu da Errenteriako Film Laburren Jaialdiaren 26. edizioan. Epaimahaiak Iker Maguregik zuzendutako Trumoiak izendatu du euskal film onena.

Errenteriako Film Laburren Jaialdiaren 26. edizioa azaroaren 25etik 28ra bitartean ospatu dute, segurtasun neurri zorrotzak jarraituz. Ohi bezala, Niessen zinemetan egin dituzte proiekzioak, eta ostean, film laburren zuzendari eta lan-taldeek solasaldiak eskaini dituzte. Iragan ostegunean ekin zioten jaialdiari, eta guztira, 30 lan inguru proiektatu dituzte lau egunetan. Igandean, azaroak 28, sari banaketa ekitaldia ospatu zuten, eta bertan erakutsi zituzten irabazle suertatu diren film laburrak.

Nicola Piovesan zinemagile italiarrak zuzendutako Chiusi alla luce izan da Ion Arretxe sari nagusia jaso duen film laburra. 1944ko udan, Italian, gertatutako exekuzioak  izan ditu lanak abiapuntu, eta epaimahaiak jaialdiko errekonozimendu gorena eman dio. Euskal film labur onena, bestalde, Iker Maguregik zuzendutako Trumoiak izendatu dute. Begoña Arostegik sortutako Yo animaziozko lanari aipamen berezia egin diote ere.

Volvemos en cinco minutos (Felipe Garrido Archanco) saritu dute epaimahai gaztea osatu duten neska-mutilek, eta emanaldi bakoitzaren ostean bozkatzeko aukera izan duten zinemazaleei Antes de la erupción (Roberto Perez Toledo) izan da gehien gustatu zaien film laburra.

Sariak banatu ostean, aurten beste zinema jaialdi batzuetan nabarmendu dituzten bi lan proiektatu dituzte: Leonardo Martinelli zinemagile brasildarraren Fantasma Neon eta Mikel Gurrea donostiarraren Heltzear film laburrak.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri

Euskadi, auzolana