"Aita Mari", pertsonen bizitza eta duintasunaren aldeko auzolana

  • "Aita Mari", pertsonen bizitza eta duintasunaren aldeko auzolana

Las dramáticas consecuencias de las políticas migratorias europeas no nos son nada ajenas. La mayoría asistimos, desde la distancia, al goteo diario de imágenes y noticias en este sentido. Pero también hay quien se ha involucrado, abandonando su más o menos cómoda vida para enfrentar esta situación. El documental “Aita Mari” es, precisamente, la crónica de unas pocas personas haciendo mucho, una llamada de atención para que público e instituciones nos impliquemos. Javi Julio (Donostia, 1978), director de la película, nos acerca los detalles de este trabajo en la víspera de su estreno en salas.   

Europako migrazio-politiken ondorio lazgarriak oso ezagunak ditugu. Gehienok urrunetik ikusten dugu gai horri lotutako irudi eta albisteen eguneroko jarioa. Baina badira esku hartu dutenak ere, beren ohiko bizimodu erosoa utzi eta egoera horri aurre egitera joan direnak. «Aita Mari» dokumentala, izan ere, asko egiten ari diren pertsona gutxi batzuen kronika da, jendea eta erakundeak inplikatzeko arreta deia da. Javi Juliok (Donostia, 1978), filmaren zuzendariak, lan horren xehetasunak ematen dizkigu aretoetan estreinatu bezperan.   


Zure prestakuntza Gizarte Hezkuntzarekin lotuta dago. Nola iritsi zinen zinemaren mundura?

Urteetan zehar Aldundiaren tutoretzapeko pisuetan aritu nintzen lanean, edo ASPACE bezalako zentroetan; baina egun batean hori utzi eta Donostian dagoen IVASFOT argazkigintza eskolan ikasten hasi nintzen. Gero, kolaborazioak egiten hasi nintzen, kamera-operadore gisa dokumentaletan, atzerriko telebistetarako... Hurrengo urratsa dokumental laburrak filmatzen hastea izan zen, saiakera bidez –errorea–, eta horretan jarraitzen dut.


«Aita Mari» ez da zure lehen hurbilketa errefuxiatuen bizi-baldintza zailetara. Zer alderdi zehatz nabarmendu nahi izan dituzu lan honekin?

Kasu honetan, zera dokumentatu nahi nuen: nola jende arruntak, xumeak, erabakitzen duen aurrerapausoa ematea eta gauzak aldatzeko zerbait egitea.  Dokumental honen helburua auzolan hitzaren bidez laburbildu daiteke, hau da, kaleko jende normala, antolatuta dagoena eta solidarioa dena.

 

 

Dokumentalak galdera honi erantzun nahi dio: zer egin dezaket edo dezakegu Mediterraneoan bizi den egoera dramatikoari dagokionez? Hori da «Aita Mari», erantzun kolektiboa premia humanitario horri.


Filmak bi urteko ibilbide zaila dokumentatzen du, ontzia eraberritu zenetik lehen erreskatera arte. Nolakoa izan da material hau muntatzeko lana?

Hasiera-hasieratik bagenekien itsasontziaren ibilbidea eta bizitza berez historia bat zela, baina baita aitzakia bat ere, Europar Batasuneko mugen politika nola egituratzen den eta estatuek beren erantzukizunak nola hartzen ez dituzten kontatzeko aitzakia bat.

Horregatik, film honen muntaiaren erronka nagusia gertakari kronologiko batzuk kontatzea izan da eta, era berean, Libiako, Bruselako eta erabakiak hartzen diren beste botere eremu batzuetako errealitatearen laburpen pedagogikoa egitea.


Zoritxarrez, telebistak itsasoan pertsonak erreskatatu izanaren irudi oso gogorrak erakusten dizkigu. Zer nolako begirada eman nahi izan diozu zuk dokumentalari?

Dokumental honek ez du itsasoko erreskatearen epikaz hitz egiten. Ez genituen drama humanitarioaren irudiak islatu nahi; aitzitik, guk kontatu nahi genuen pertsona anonimo batzuek laguntza ematen dietela gure kostaldeetara heltzeko asmoz egunero beren bizia arriskuan jartzen duten pertsonei.

 

Begiradak askoz pedagogikoagoa izan behar zuen, dokumentala berriro ikusteko gogoa eman zezan eta publiko guztia hura ikustera gonbidatzeko.


«Aita Mari» aretoetan estreinatuko da orain, Donostiako eta Iruñeko Giza Eskubideen zinemaldietan izan ondoren. Zer sentsazio utzi dizute lehen emanaldiek? Jendeak nola hartu du?

Oraingoz, jendeari asko gustatu zaio. Oso pozik gaude izan duen harrerarekin.

Donostian Victoria Eugenia bete genuen, eta horrek esan nahi du jendeak gehiago jakin nahi duela gai horri buruz.

 

Jendeak asko eskertzen du dokumental honek Mediterraneoko errealitate gogorra kontatzeaz gain, hurbileko elkartasunaren erreferente bat sortzen laguntzen dizula, hau da, pertsonei indarra ematen diela antolatzeko eta drama humanitario honetan laguntzen saiatzeko.


Horri dagokionez, zer erreakzio eragin nahiko zenuke ikusleengan eta migrazio-politiken ardura duten erakundeengan?

Maria Arnal eta Marcel Bages-en abesti baten arabera: La gent no s'adona del poder que té, «jendea ez da jabetzen duen botereaz». Niretzat filmaren laburpen bat da: jendeak zerbaiten kontzientzia hartzen duenean, ahaldundu egiten da eta helburu bat finkatzen du –kasu honetan, itsasontzia itsasora ateratzea pertsonak erreskatatzeko–; ez dago gelditu dezakeen ezer. Gustatuko litzaidake jendea zinematik sentipen berarekin ateratzea.

Eta erakundeei dagokienez, dokumentalak erakusten du historiaren leku egokian jarriz gero, benetan baliagarriak izango direla gizarte zibilaren ahalegina bultzatzeko.


«Aita Mari» dokumentalak zein ibilbide egitea nahi zenuke?

Ahalik eta jende gehienak ikus dezala, noski. Zinemaren ostean, ETBn erakutsiko da, ekoizpen-lanean lagundu dutelako. Gero, plataforma digitalen batera eramango da.

 

Hala ere, poz handia hartuko nuke Ikastoletan edo institutuetan material didaktiko gisa hartuko balitz, eta gazteengan espiritu kritikoa sortuko balitz alderdi jakin batzuek egunero zabaltzen dituzten buloen edo gorroto-diskurtsoaren aurka borrokatzeko.

--

Bihartik aurrera, honako aretoetan ikusgai:

  •     BILBO. Golem Alhondiga
  •     DONOSTIA. Trueba
  •     IRUÑEA. Golem Yamahuchi
  •     ERRENTERIA. Niessen Zinemak


Hauetaz gain, emanaldi hauek antolatu dira:

  •     ZARAUTZ. Modelo Antzokia. 4 diciembre
  •     BERMEO. Nestor Barrentxea Aretoa. 7, 8 diciembre.
  •     VILLABONA. Gurea Antzokia. 11, 13 diciembre
  •     ZUMARRAGA. Zelai Aristi Aretoa. 11, 13 diciembre
  •     BEASAIN. Usurbe Antzokia. 14 diciembre
  •     GETXO. Getxo Zinemak. 15 diciembre
  •     DURANGO. Zugaza Zinema. 16 diciembre
  •     LEIOA. Kultur Leioa. 16 diciembre
  •     ANOETA. Kultur Etxea. 19 diciembre
  •     GALDAKAO. Torrezabal. 27 diciembre

 

(2021eko abenduaren 2an argitaratutako Berezia).

Euskadi, auzolana