Ekitaldian Juan Mari Aburto alkatea izan da buru.
Blas de Otero – Ángela Figuera sarien XIV. edizioan, gaztelaniazko modalitatean, sari nagusia Ramón Cresporendako izan da, "Cuido a una planta bella que ama y busca sombra" lanarengatik. Euskarako modalitatean, saria Ángel Errorendako izan da, "Poema liburu bat irakurtzeko jarraibideak" lanarengatik.
Jorge Fernándezen "Espectropías" saiakera izan da irabazlea gaztelaniako kategorian XXIII. Miguel de Unamuno saiakera-lehiaketan. Euskaraz, sariduna Oskar Gaztelu izan da, "Heriotzari aurrez aurre begira" lanarengatik.
Gabriel Aresti ipuin-lehiaketan, gaztelaniaz, "Velo nupcial" lanarengatik eman zaio saria Belén Sevillanori, eta, euskaraz, "Begi urdinak" lanarengatik, Karmele Mitxelenari.
Bilboko Udalak gaur eguerdian egin du XIV. Blas de Otero – Ángela Figuera poesia-lehiaketako sariak, XXII. Miguel de Unamuno saiakera-lehiaketako sariak eta XXXVIII. Gabriel Aresti ipuin lehiaketako sariak banatzeko ekitaldia.
Ekitaldia Bilboko Udaletxeko Arabiar Aretoan izan da, eta Juan Mari Aburto Bilboko alkatea izan da buru, eta berarekin batera izan dira Gonzalo Olabarria Kultura eta Gobernantza Saileko zinegotzia eta sarituak.
Aburtok, hitza harturik, honako hau nabarmendu du: "gauza gutxi daude literatura bezain leialak", eta, gaineratu du, "axola handikoa da literatur sorkuntza zaindu eta sustatu dezagun bere molde guztietan". Era berean, hau adierazi du: "literaturak badu gaitasuna mundua higiarazteko, gizateriaren arazo larri nahiz xeheak argiztatzeko, eta, horregatik, hain zuzen, gaur, abenduaren 10ean, Giza Eskubideen Nazioarteko Egun honetan, nabarmendu nahiko nuke zeinen konpromiso estua zuten hartua Miguel de Unamunok, Gabriel Arestik, Blas de Oterok eta Ángela Figuerak mundua literaturaren indarraren bidez hobetzeko, eta ezagutza hori mundu hobe bat egin daitekeelako ametsa zuten pertsona guztienganaino zabaltzeko, edozein zela ere haien nazionalitatea".
Blas de Otero - Ángela Figuera poesia-lehiaketarako, Miguel de Unamuno saiakera-lehiaketarako eta Gabriel Aresti ipuin-lehiaketarako deialdiak urtero egiten ditu Udalak, eta asmoa izaten da literatur jarduera sustatzea eta talentu berriak agerraraztea, eta, gainera, bizirik atxikitzea hiru bilbotar egileon oroitzapena eta lana.
BLAS DE OTERO – ÁNGELA FIGUERA POESIA LEHIAKETA
2021eko aldi honetan, Blas de Otero - Ángela Figuera poesia lehiaketara, gaztelaniaz, lan ugari aurkeztu dira (860 parte hartzaile guztira), eta mila obra inguru izan dira lehiaketara aurkeztuak. 568 lan Estatu osotik, eta, gainerakoak, Europatik eta Hego Amerikatik. Gainera, parte hartzaileak ere ugari izan dira, eta nabarmentzekoa da haien obraren kalitatea eta gaien askotarikoa.
Lehiaketa dagoeneko finkatuta dago literaturaren munduan, eta hobetoen baloratzen direnen artekoa da, bere zorroztasunagatik eta inpartzialtasunagatik. Beraz, XIV. Blas de Otero – Ángela Figuera lehiaketan saritua, gaztelaniako sailean, "Cuido una planta bella que ama y busca la sombra" izeneko lana izan da, Ramón Cresporena, Almerian bizi den bartzelonatar batena, zeinak hainbat poesia-bilduma argitaratu baititu, eta hainbat erakusketatan jardun baita komisario moduan.
Epaimahaiaren ustean, lanak "lirismo aratz" bat agertzen du, eta hizkuntza zehatz eta soiltasun zailekoa, zeinari esker poema ernatzen baita naturaz diharduten aletan, betiere naturaltasunez txertatuz erreferentzia literaturazko eta plastikoak, liburu "zirraraz eta sakontasunez" bete bat osatuz.
Euskararen kasuan, irabazlea "Poema liburu bat irakurtzeko jarraibideak" izan da irabazlea, Ángel Errorena (zuzenbidean lizentziatua, Nafarroako Unibertsitate Publikoan, eta Euskal Filologian, Euskal Herriko Unibertsitatean. Epaimahaiak haren "tonu ironiko eta lasaia" baloratu du, "bizipoza transmititzen duena". Erromatar poeta klasikoen tonu eta generoen arabera idatzia ageri zaigu poesia, eta bizitzako atseginez dihardu, eta, haien artean, queer joeraz ere bai.
Modalitate honetan, 19 lan aurkeztu dira, guztiak ere kalitate nabarmenekoak.
Bi poema-bilduma horiek 5.500 euro jasoko dituzte sari gisa.
MIGUEL DE UNAMUNO SAIAKERA SARIA
Beste alde batetik, XXII. Miguel de Unamuno saiakera-lehiaketan, 162 lan jatorrizko aurkeztu dira, 92 gaztelaniaz eta 7 euskaraz, gai askotarikoekin: filosofia, estetika, antropologia, poesia, literatur interpretazioa....literatur garai batez edo genero batez, egile batez, soziologiaz, hirigintzaz, erlijioen historiaz, musikaren historiaz, emakumearen eta kirolaren arteko harremanez, edo txinatar pinturaz. Saiakera guztiak dira nabarmentzekoak beren kalitatearengatik edo originaltasunagatik.
Gaztelaniaz, Jorge Fernándezen "Espectropías" saiakera izan da hautatua irabazle; Jorge Fernández literatura irakaslea da Madrilgo Complutense Unibertsitatean. Saiakera zuhur bat da, "oso argigarria eta originala, hiri espazioen gainekoa". Lana bost kapitulu handitan antolatu da, eta gaur egungo hiriak dauzkan gatazkak eta desafioak analizatzen ditu, utopien eta espektropien artean (espektropiak deritze "hiri desira zapuztu eta alferrik galduei") dauden distantziak. Gaur egungo hiriaren utopien eta porroten gaineko azterlan bat, zalua eta iradokitzailea, bibliografia ugari eta eguneratua duena.
Euskarako modalitatean, irabazlea Oskar Gaztelu larrabetzuarra izan da (Irakasle-ikasketen diploma du Euskal Filologiako adarrean, eta Ingeles Filologian lizentziatua da, "Heriotzari aurrez aurre begira" lanarengatik. Saiakera honetan, epaimahaiaren ustean, lanak, nahiz eta ez dauzkan programak eskatzen dituen ezaugarri guztiak, lagundu egiten du aurre egiten heriotzaren aurrean guztiok bizi izan dugun minari eta hutsuneari. El Egileak heriotza sublimatzeko darabil testua, eta hori lagungarria izan daiteke irakurle askorentzat.
Modalitate honetan aurkeztu diren lanek badute lokarri bat elkarren artean: gizarte gaiez ari da, eta gogoeta sakonak eskaintzen ditu.
Irabazle bakoitzak 6.000 euro jasoko ditu.
GABRIEL ARESTI IPUIN LEHIAKETA
Gabriel Aresti ipuin lehiaketaren kasuan, parte hartzea oso handia izan da edizio honetan, eta epaimahaiak finalista mordo baten artean hautatu behar izan du, guztiak ere maila onekoak izaki, eta hainbat herrialdetakoak. Nabarmentzekoak dira pandemiaren inguruko kontakizunak ere.
Gaztelaniako kategorian, 1.130 parte hartzaile aurkeztu dira Estatutik, eta 633 Estatutik kanpotik. Euskarako modalitatean, 94 ipuin jaso dira.
Gaztelaniaz, Belén Sevillano Valladolideko idazlearen obra batek irabazi du: "Vuelo Nupcial" izenburuarekin aurkeztu zen, eta lanean egokiro konbinatzen dira kontagintzako zenbait elementu, elipsia baliatuz; bestalde, ikuspuntuarekin jostatzen da, amaiera argigarri bat eskaintzeko.
Bestalde, bi accesit entregatu dira: bat "Cachorros" lanarengatik, Alejandro Hernán Manriquez idazleari (txiletarra?), zeinak literatur lehiaketak irabazi izan baititu Argentinan, Txilen eta Perun. Lana fantasia distopiko bat da hasiera batean, eta hainbat plano nahasten ditu, pandemiaren irakurkera-ikuspuntu anitzekoak eskaintzeko; eta beste bat "El costado blanco de mi amor" lanarengatik, Juan José Montiel malagatar idazleari, zeinak, Alcaláko la Real Información egunkarian kazteari gisa lan egiteaz gain, idaztea baitu zaletasun; epaimahaiaren iritzian, "gainditu egiten du kostunbrismo tradizionala klase eta genero kritika batekin, estilo zaindu, arin eta eraginkor bat baliatuz".
Gaztelaniako kategoriako lehiaketa honetan, epaimahaiak parte hartzaileen kopurua nabarmendu du, gehiago izan baitira aurtengo edizioan. Halaber gertatu da aurkeztutako testuen kalitate batez bestekoarekin, hobea izan baita, eta, horregatik, "zailagoa eta ederragoa" izan da epaimahaiaren lana, zeren eta erronka izan baita harentzat gai, forma, baliabide edo asmamen hain askotarikoak zekartzaten ipuin bilduma zabalaren artean hautatu eta adostea.
Euskarako modalitatean, irabazlea Karmele Mitxelena izan da, "Begi urdinak" lanarengatik. Mitxelena oiartzuarra da, eta irakaslea eta idazlea da. "Ipuin honetan, nabarmentzekoa da esaten denaren eta esaten ez denaren arteko oreka polita". Emakume edadetu baten ikuspuntua ematen du, zeinak, dolu prozesu baten erdian, behartua ikusten baitu bere bihotza inguratzen dutenengandik aldentzera. "Idazleak familia barruko harremanetako tentsioa agertzen du, eta begirada malenkoniatsu, maltzur eta ohiko bizipenen gainean eraiki batekin begiratzen die".
Accesit bietako bat "Mandragorak eta azeri-buztanak" lanarentzat izan da, zeina Juan Mari Atutxa Dimako irakasle ohi erretiratu eta idazleak aurkeztu baitzuen; eta bestea "Lope de Aguirre, Traidore" lanarentzat, zeina Nerea Arruti zarauztar Londresko Goldsmith's Collegen, Eskoziako Aberdeen Unibertsitatean eta EHUn irakasle izanak aurkeztu baitzuen. Lehenengoaren lanean, nabarmentzekoa da "larre giroko ipuin bat, tradizio askotako eragina duena, eta elkarrekin txirikordatzen dituena euskal tradizio ahozkoa eta Bibliako istorioak; lana trebeki idatzia dago, eta giro oso jakin bat lortzen du: giro ilun eta zikin bat". Bigarren lanean, bestalde, nabarmentzekoa da bi istorio direla, tradiziozkoak, oso naturalak, literatur kutsuz beteak.
Saria 3.500 euro gordinekoa da, eta baditu accesit bana, 1.750 euro gordinekoak, modalitatea bakoitzerako.