Mendi Film Bizkaia - Ternua Beka 2023

  • Mendi Film Bizkaia - Ternua Beka 2023

  • DataAbenduak 10
  • Gaia Ikus-entzunezkoa

Epea: 2022eko apirilaren 30ra arte

 

----

Mendi Film jaialdiak, Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol Sailak eta Ternuak Mendi Film Bizkaia-Ternua bekaren 3. edizioa iragarri dute, zeinak Mendiko Kulturarekin lotutako zinemagintza eta ikus-entzunezko ekoizpen munduan zuzendari gazteak sustatzeko helburua duen.

Bekak hautatutako proiektua garatzeko 10.000 euroko diru-laguntza eta aholkularitza programa eskainiko ditu.

AURKEZTEKO BALDINTZAK

Espainian bizi diren 18 eta 35 urte bitarteko gazteek beka jasotzeko aukera izango dute, baldin eta zinematografia edo ikus-entzunezko ikasketak burutzen ari diren edo burutu dituzten jada.

Proiektua banaka zein taldean aurkeztu daiteke.

Taldeko kide bakoitzak gehienez 3 film labur edo film luze bat estreinatu ahal izan ditu zirkuitu komertzialean edo jaialdietan.

Mendi Film Bizkaia-Ternua beka jasotzeak ez du proiektu berarentzat beste laguntzarik jasotzeko aukera baztertzen.

PROIEKTUAK BETE BEHARREKO BALDINTZAK

Proiektuaren ideia originala izan behar da.

Gaitegiak Mendiko Kulturarekin lotuta egon behar du: alpinismoa, eskalada, eskia, beste motatako kirol jarduerak, jarduera kulturalak, linguistikoak, artistikoak, ekonomikoak… Denak mendiko esparruan garatu behar dira.

Izena ematen duen pertsonak jabetza intelektualaren ziurtagiria aurkeztu beharko du, proiektuaren ideiaren eta/edo gidoiaren jabea dela egiaztatzeko.

Aurkezten diren proiektuek garapen edo ekoizpen fasean egon behar dute. Ez dira jada amaitu diren proiektuak onartuko.

Bekako onuradunak Mendi Film jaialdiari beharrezko informazioa eta materiala helaraziko dizkio, trailerra barne, jaialdiaren zein beste erakundeen komunikazio kanalen bidez lana sustatu ahal izateko; halaber, proiektua kaleratzeko baimena emango dio jaialdiari.

Beka irabazten duen filmak gehitu beharko ditu, hasierako eta amaierako kredituetan, Bizkaiko Foru Aldundiaren, Ternuaren eta Mendi Film jaialdiaren logoak, hurrengo izenburuaren ostean: MENDI FILM BIZKAIA-TERNUA BEKA 2023.

Mendi Film jaialdiak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Ternuak proiektu irabazlea aurkezten dutenean, hurrengo izenburuarekin egingo dute: MENDI FILM BIZKAIA-TERNUA BEKA 2023 IRABAZLEA.

Hautatutako proiektutik sortutako lana 2023ko abenduan ospatuko den BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia jaialdiaren 16. edizioan estreinatuko da.

Mendi Filmek erabakiko du, filma estreinatu ostean, 2024ko Mendi Tour Klasikoan eta 2025ko Mendi Tour Online-an gehituko den ala ez. Mendi Tour horietan parte hartzea dokumentala erregistratu duen pertsona fisiko edo juridikoaren eta Mendi Filmen artean sinatu beharreko kontratuaren menpe dago.

ESKAERA

Eskaerak aurkezteko epea

2021ko abenduaren 9tik

2022eko apirilaren 30ra arte

Izen ematean aurkeztu beharreko dokumentazioa 

Formularioan eskatzen den informazio eta dokumentuak

Hiru proiektu finalistek hurrengo dokumentazioa aurkeztu beharko dute 2022ko maiatzaren 22a baino lehen aurkeztu beharrekoa

- Aurrekontu osoa xehatua, hurrengoa adieraziz:

  1. Bizkaiko Lurralde Historikoan lantzen denaren ehunekoa.
  2. Euskal Autonomi Erkidegoan lantzen denaren ehunekoa.

- Finantzazio eta hedapen plana:

  1. Proiektua aurrera eramateko aurreikusten diren baliabideen deskribapen laburra: baliabide propioak, diru-laguntzak, inbertsio pribatua, Mendi Filmen hedapena amaitu ondoren negoziatutako emanaldi eskubideak edo bestelakoak.
  2. Izena emateko garaian finantzaketa iturri bat konfirmatuta izanez gero, emailearen izen soziala, laguntzaren lurralde eremua eta kantitatea adierazi behar dira.

TERNUAk ekoizpen taldeari ekipamendua eta osagarriak eskainiko dizkio, filmazioan eta dokumentalaren aurkezpen publikoetan erabil ditzaten. Dokumentalaren protagonistek eskura izango dituzte Ternuaren ekipamendua eta osagarriak. Filmazioan zehar ematen dieten erabilera protagonistek beste arropa markekin (baldin eta mendiko markak ez diren) dituzten konpromisoekin bateragarria izango da, konpromiso horiek Mendi Film Bizkaia-Ternua bekan izena eman aurretik sinatu badira.

Tramitazioa

Eskaerak formulario honen bidez jasoko dira, parte-hartze baldintzak onartuz eta eskatzen diren datu pertsonalak emanez.

PROIEKTUEN AUKERAKETA

Aurretiko aukeraketan, epaimahaiak 3 proiektu hautatuko ditu.

Zuzendariek hiru proiektuak aurkeztuko dituzte epaimahaiaren aurrean 2022ko maiatzaren amaieran. Data gutxienez aste bat lehenago jakinaraziko zaie interesdunei.

Proiektu irabazlearen izena publikoki jakinaraziko da 15. BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia jaialdian zehar, hurrengo 2022ko abenduan.

AHOLKULARITZA

Bi orduko lau saio izango ditu, eta hurrengo kontuak landuko dira:

  • Gidoia/zuzendaritza: tratamendu narratiboa berrikusiko da, eta antolamendu bisualaren, ikuspegiaren eta proiektuak duen tonuaren definizioa finkatuko da.
  • Ekoizpena: proiektua burutzeko behar diren pertsona, denbora eta kostuen antolamendutik azken ediziora arte.
  • Muntaia: proiektuaren lehen rough cut-aren ikusketa komentarioekin; gidoia muntaian.
  • Banaketa/hedapena: Mendi Filmen estreinatu ondoren proiektuek duten etorkizunari buruzko ohar batzuk.

PROIEKTATZEKO ARTXIBOA BIDALTZEKO EPEA

Proiektatzeko artxiboa 2023ko azaroaren 1a baino lehenago bidali behar da.

OINARRIAK DESKARGATU

 

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri

Euskadi, auzolana