LUMAfest!, gazteek eta gazteentzako sortutako literatura sustatzeko Gipuzkoako literatur ekimen berria

  • LUMAfest!, gazteek eta gazteentzako sortutako literatura sustatzeko Gipuzkoako literatur ekimen berria
gipuzkoa.eus

  • DataAbenduak 15
  • Gaia Literatura

Harkaitz millan Kultura diputatua “irakurtzen eta idazten den literaturaz gozatzea hazkunde pertsonal eta intelektualeko kultura aukera bat da, eta horretara bultzatu behar ditugu gure gazteak”.

LUMAfest! Young Adult Literatura Topaketak Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuaren eta KOLDO MITXELENA Kulturunearen ekimena da. Edizio pilotua 2022ko otsailaren 9, 10 eta 11n egingo da programa analogikoa eta digitala uztartuz, eta tokiko, nazioko eta nazioarteko idazleek parte hartuko dute bertan. 

Egunero, lehen LUMAfest! honen eskaintza osatuko duten hiru generoetan -erromantikoa, fantasia eta zientzia fikzioa- oso ezagunak diren lanen egileak izango ditugu.  Elkarrizketa irekia izango da, jendeak parte har dezan, iritziak, kezkak eta iradokizunak trukatuz.

1. eguna: 2022ko otsailaren 9a (asteazkena)

Genero erromantikoa

18:00 Topaketa Paula Gallegorekin

Tinta que nos une liburuari buruzko solasaldia

Elkarrizketatzailea: Amaia García (euskaraz)

19:00 Liburuen sinadura Paula Gallegorekin

 

2. eguna: 2022ko otsailaren 10a (osteguna)

Fantasiazko generoa

18:00 Topaketa birtuala Romina Garberekin

Lobizona eta Cazadora liburuei buruzko solasaldia

Elkarrizketatzailea: Slawka Grabowska (gaztelaniaz)

 

3. eguna: 2022ko otsailaren 11 (ostirala)

18:00 Topaketa Iria Parente eta Selene Pascualekin

Zientzia fikziozko generoa

 

«Olympus» sagari buruzko solasaldia

Elkarrizketatzaileak: Amaia García eta Slawka Grabowska (gaztelaniaz)

19:00 Literatura lehiaketaren irabazleen iragarkia

19:30 Liburuak sinatzea Iria Parenterekin eta Selene Pascualekin

1. eta 2. egunetako hitzaldiak aurrez aurrekoak dira. 3. eguneko hitzaldia pantaila handian proiektatuko da, ikusleek parte hartu eta komentatu ahal izateko.

Hitzaldi guztiak streaming bidez emango dira euskaraz eta gaztelaniaz. Streamingean zuzenean sartu ahal izateko, ezinbestekoa da doako gonbidapenak eskatzea.

Harkaitz Millan “merezi du ahalegin bat egitea gazte literaturaren sustapenean eta zabalkundean laguntzeko, hain zuzen, garai horretan gazteek desagertu egiten dira liburutegi edo kultura etxeak bezalako espazioetatik”.

Ekimenak gaur egungo gaiak landuko ditu, hala nola arrazakeria, sexismoa, homofobia, jasangarritasuna, bullyinga, eta jazarpena, errealitate berriak, birtualak zein areagotuak, ahaztu gabe.

Girotzen joateko, jardunaldien aurrerapen gisa, 14 eta 21 urte bitarteko gazteei zuzendutako mikrokontakizun lehiaketa bat egingo da lumafestibala.com webgunearen eta sare sozialen bidez. Lehiaketan parte hartu ahal izateko, gehienez 240 karaktere dituen mikrokontakizun bat idatzi beharko da; ondoren, Instagramera eta/edo Twitterrera igo beharko da, #lumafestibalamikros traolarekin, eta honako hau aipatu: @lumafestibala. Finalista diren mikrokontakizunen artean, gonbidatutako egileek bi irabazleak aukeratuko dituzte: bat euskaraz eta bestea gaztelaniaz. Bakoitzak liburu sorta bana jasoko du, eskaintza pertsonalizatu batekin. Lehiaketa abenduaren 17tik otsailaren 1era bitartean burutuko da.

Informazio guztia, otsaileko jardunaldien egitaraua eta literatura lehiaketaren oinarriak Lumafestibala.com web orrian jasota daude.

LUMAfest! urteroko hitzordua izateko eta irakurtzen duten, idazten duten eta, azken finean, literatura bizi duten gazteentzako erreferentzia izateko asmoz jaio da. Aurten, Itxaso Múgica Arce ilustratzaile irundarrak egin du grafismoa, eta, bete-betan asmatu du, umorez, LUMAfestekin sustatzen dugun irakurketa unibertsoa islatzen.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri

Euskadi, auzolana