Montehermoso kulturuneak Ane Berganzaren "Para apropiar un lugar" erakusketa aurkeztu du

  • Montehermoso kulturuneak Ane Berganzaren

  • DataUrtarrilak 13
  • Gaia Ikusizko arteak

Gaurtik hasita otsailaren 13ra arte egongo da ikusgai

Urtarrilaren 13tik otsailaren 13ra arte ikusi ahalko da Ane Berganzaren ‘Para apropiar un lugar’ erakusketa Montehermoso kulturuneko Jovellanos aretoan. Zentroak Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederren Fakultatearekin batera sustatzen duen deialdian 2022rako hautatutako proiektuen arteko lehena da.

‘Montehermoso+UPV/EHU’ lemaren pean, programak komisario baten laguntzarekin proiektu artistikoak garatzeko aukera eskaintzen die bigarren zikloko, gradu-ondoko eta doktoretzako ikasleei, ondoren Montehermoson bakarka aurkezteko.

“Aurten Lekutan kolektiboko kide Andrea Estankona eta Mawatres estreinatuko dira gure deialdian, Ane Berganzaren proiektua zein hautatutako beste hiru proiektuak komisariatzen eta babesten”, iragarri du Hezkuntza eta Kultura zinegotzi Estíbaliz Cantok erakusketaren aurkezpenean.

EHUko Arte Ederren Fakultateko kultur zabalpenerako dekanorde Edurne González eta Ane Berganza artista ere izan dira prentsaurrekoan.

Artista eta lana

Ane Berganzak Arte Gradua ikasi zuen EHUko Arte Ederren Fakultatean. 2020an, Erasmus bat egin zuen Athens School of Fine Arts-en, Expanded Media espezialitatean. 2021eko udan, Donostiako Tabakalerako Jardun Artistikoentzako Institutuan (JAI) parte hartu zuen. Errioxako 37. Arte Gaztearen Erakustaldian ere hartu zuen parte, haren “Suelo Griego I,II,III” proiektua hautatu baitzuten. Horretaz gain, musikaren munduan lan egin izan du aldizka.

‘Para apropiar un lugar’ proiektuan, bere bizitza hedatzen den espazioaren barruan egiten du lan artistak. Orainaz, oraingo uneaz hausnartzen du, haren ustez eraman zaitzakeen eta zure presentziaren boterea eta munduan leku batez jabetzeko duzun ahalmena heda dezakeen puntu bakarra baita.

“Gasteiztarrak Ane Berganzaren ‘Para apropiar un lugar’ erakusketan barneratzera animatu nahi nituzke; datorren otsailaren 13ra arte egongo da ikusgai, Montehermoso kulturuneko Jovellanos aretoan”, adierazi du Cantok.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri

Euskadi, auzolana