Kimuak. Deialdia 2022

  • Kimuak. Deialdia 2022
kimuak.com

  • DataMaiatzak 3
  • Gaia Ikus-entzunezkoa

Epea: 2022/05/25

 

---

KIMUAK programaren 2022ko ediziora film laburrak aurkezteko epea maiatzaren 25ra bitarte egongo da zabalik.

Eusko Jaurlaritzak Etxepare Euskal Institutuaren bitartez antolatu eta Zineuskadi elkarteak kudeatutako KIMUAK programaren 2022ko edizioan parte hartzeko deialdia zabaldu da. Programa honek, Euskadiko Filmategiaren laguntza du zabalkunderako. Dei honetan hautatuak suertatzen diren film laburrak KIMUAK deiturapean jasoko dira eta nazioarteko zinema jaialdi zein ikus-entzunezko ospakizun garrantzitsuenetara bidaliko dira.

Aukeraketan parte hartu nahi duten zuzendari edo ekoizleek, 30 minututik beherako iraupena duten lanak bidali beharko dituzte. Partehartzaile bakoitzak nahi beste film labur aurkeztu ahal izango ditu, betiere 2021eko ekainaren 1etik aurrera osatutakoak badira.

Bestalde, eta aurtengo berritasun gisa, Nafarroako Foru Komunitateko eta Euskal Hirigune Elkargoko euskarazko film laburrak ere onartuko dira. EAEko film laburren kasuan, edozein hizkuntzatan egindakoak izan daitezke.

Film laburrek komertzialki estreinatu gabeak izan behar dute. Zinemaldi baten kontestuan plataforma publikoren baten bitartez hedatuak izan diren lanen onarpena ebaluatuko da. Halaber, lanok gehienez 25 zinemalditara aurkeztu izatea onartuko da.

Deialdiaren oinarriak eta izena emateko formularioa kimuak.com web gunean daude eskuragarri eta esteka honetan.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri

Euskadi, auzolana