Aste Nagusiko Tokiko Pop-Rock Erakustaldiaren XXXV. edizioa

  • Aste Nagusiko Tokiko Pop-Rock Erakustaldiaren XXXV. edizioa
bilbao.eus

  • DataMaiatzak 5
  • Gaia Musika

Epea: 2022/06/02

 

 

---

Lehiaketa 1985ean martxan jarri zenetik, guztira 542 talde eta bakarlarik parte hartu dute. Haietako batzuk egungo musika-eszenako talde garrantzitsu bihurtu dira, hala nola We Are Standard, Penadas por La Ley, Zodiacs, Gora Japon eta Zea Mays. “Horregatik, hitzordua ezinbestekoa da lurraldeko musikarientzat, talde berri, gazte eta ez-profesionalei arrakasta izateko aukera ematen dielako”, zehaztu du Itziar Urtasun Bilboko Udaleko Jaietako zinegotziak. Hain zuen ere, horixe da Bizkaiko hiriburuko udalaren helburua: “Aste Nagusian guztiek euren momentua izatea gura dugu, “Erakustaldia” Bizkaian daukagun kalitatezko musika guztiaren plataforma izan dadila, promesa berrien talentua zabaltzea, eta Covid19aren bi urteko etenaldiaren ostean jendeari aukera ematea jaietan artista eta talde berrien proposamenak dohainik eta zuzenean entzuteko”, azaldu du Urtasunek.

TALDE ETA ARTISTENTZAKO BETEKIZUNAK

Udalaren web-orrian soilik eman daiteke izena. Bizkaian bizi diren bakarlariek eta musika-taldeek parte hartu dezakete. Kideetako bat, gutxienez, lurralde historikoan erroldatuta egon beharko da.

Jazzaz beste, metalaren, poparen eta rockaren barruko musika-estilo guztiak onartuko dira, aldaera eta estilo guztietan. Hamasei talde eta artistak aukeratzeko, epaimahaiak –kazetari eta kritikari musikalek eratuta egongo denak– bereziki aintzat hartuko ditu emakumeek eratutako taldeak eta euskaraz egindako lanak.

Izena eman gura duten talde eta artistek, formularioa bete ez ezik, hauek aurkeztu beharko dituzte: lau kantu original (mp3 edo wav formatuan), argazki bat (jpg, bmp edo png formatuan), eta artistaren edo taldearen historiala/biografia (doc, docx edo pdf formatuan).

198.000 IKUSLE 35 URTEAN

Erripako moila, Unamuno plaza, Areatzako pasealekua, Bailen kalea eta, gaur egun, Bilborock Aretoa (zeinak aurten 25 urte bete dituen) izan dira Erakustaldiaren agertokiak 35 urteotan, eta guztira 198.000 ikus-entzule baino gehiago hartu dituzte. Hain zuzen ere, Aste Nagusiko jarduerarik arrakastatsuenetako bat Erakustaldia da.

Lehiaketa honek publiko fidela dauka: urtero 5.000 pertsona inguru etortzen dira parte hartzen duten talde eta artisten kontzertuetara. Gainera, lehiaketak METAL FOR THE CREW eta Beste Jack Kultur Elkartea kolektiboen laguntza jasotzen jarraitzen du.

2019KO EDIZIOAREN LABURPENA

Azken deialdian, 2019an, guztira 105 talde eta artistak parte hartu zuten, haietako 26 emakumez eratuak, 20 euskaldunak eta 14 abestiren bat euskaraz dutenak. Izena eman duten taldeetatik 60 Bilbokoak dira. Gainerakoak, berriz, Bizkaiko herrietakoak.

Erakustaldiak, zortzi egunez, zenbait talde eta estilo eskaini zituen. Zikloa INCURSED-en folk metal-arekin eta VOLTIUM-en thrash-arekin hasi zen, eta KNIVES eta AESTHETIC-en death metal-arekin amaitu. Bilborock aretoan rock taldeak ere egon ziren, hala nola COLAJETS, POMERAY eta LAS SEXPEARES. Iparramerikar sustraietako proposamenak ere entzun ziren: ROSEBUD, ENDIKA SANGRÓNIZ, BRINGAS, eta GENERAL LEE beteranoen rockabillya. Raparen eta hip hoparen zaleentzako hitzordua ARRANO PERTXA ETA LENGU ILUNA eta LA MEDIZINAH artistek ziurtatu zuten. Azkenik, euskal rocka DESIRA-rekin iritsi zen, popa NOA CLIFF-ekin, eta soul-soft rocka ALAIN CONCEPCIÓNEKIN.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri

Euskadi, auzolana