Guggenheimek 'Mundua museo bat da' kontzertua hartuko du ostegunean

  • Guggenheimek 'Mundua museo bat da' kontzertua hartuko du ostegunean
eitb.eus

  • DataMaiatzak 11
  • Gaia Musika, Literatura, Museoak, Bestelakoak

Kirmen Uribek sortutako literatur kontakizun bat izango da emanaldiaren ardatza, Bilboko Elkarte Koralak eta Euskadi Brass metal orkestrak musikatua.

Guggenheim Bilbao Museoak 'Mundua museo bat da' kontzertua antolatu du Atrioan ostegunerako, maiatzaren 12rako. "Musika, literatura, artea eta arkitektura batzen dituen ikuskizuna" da, Kirmen Uribek abagunerako propio sortutako literatur kontakizun bat eta Bilboko Elkarte Korala eta Euskadi Brass metalen orkestra elkartuko baitira, museoko arduradunek jakinarazi dutenez.

Ondarroako idazleak sortutako kontakizuna poetikoak ibilbide bat egiten du Bilboko museoaren historiatik, sorreratik hasita. Hala, ibilbidean geraldiak egingo ditu, bere sorreran, ezarri zen lekuan, hiriaren iragan industrialean, itsasadarrean, bertako erakusketetan, artista enblematikoenetan eta nazioarteko bokazioan.

"Museo honekin hazi gara, museo honek egin gaitu, pertsona eta herri gisa. Arkitektura, artelanak, ez dira objektuak. Mugitzen dira eta mugiarazten gaituzte, hunkitzen, eta horregatik dira beharrezkoak. Sinplea da. Ezen mundua museo bat baita, eta museo bat da mundua", dio Uribek bere kontakizunean.

Kontzertua Guggenheim Bilbao Museoaren 25. urteurreneko ekitaldien barruan dago, eta 20:00etan hasiko da, Atrioan. 'Artea etorkizunerako inspirazio' lelopean ari da ospatzen museoa bere urtemuga. Sarrerak 15 euro balio du.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri

Euskadi, auzolana