IKERLANA: Dantzako profesionalak EAEn (ADDE Dantza)

  • IKERLANA: Dantzako profesionalak EAEn (ADDE Dantza)
ADDE Dantza

  • DataMaiatzak 11
  • Gaia Arte eszenikoak

ADDE, Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkartea:

ADDE, Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkarteak, dantzaren lan-garapena bultzatzeko eginkizunean, profesionalen lan-baldintzak zabal karakterizatzeko gai izango den azterlan bat egitea proposatu du, baldintza horiek hobetzen lagunduko duten ekintzei ekiteko azken helburuarekin.

Horretarako, zure laguntza eskatzen dizugu, Kulturaren Euskal Behatokiarekin lankidetzan egin dugun inkesta bati erantzunez.

Uste dugu erakundeek ez dakitela dantzaren sektorearen osaera eta ezaugarriak zein diren, eta 2020ko esperientziaren ondoren, covid 19 krisiari aurre egiteko laguntzen kudeaketan egiaztatu dugu sektorearen izaerari eta osaerari buruzko azterlan hau premiazkoa eta beharrezkoa dela.

Azterlana EAEko dantzako profesionalei zuzenduta dago, elkartekideak izan ala ez. Horregatik, erakunde "lankideei" inkesta zabaltzeko laguntza eskatu diegu, lurraldeko profesional gehiagorengana iritsi ahal izateko.

Zure laguntza behar dugu.

Dantzako profesional gisa gurekin kolaboratzea behar dugu 10 minutu inguru emango dizu, erantzunak anonimoak izango dira.
Sektorearen ahalik eta ikuspegi errealena izaten lagunduko duzu, besteak beste, erakundeekiko elkarrizketa-estrategiak hobeto bideratu ahal izateko eta, horrela, egin beharreko ekintzak hobeto bideratzeko sektorearen hobekuntzen alde.

INKESTA ERANTZUTEKO EPEA: Ekaiaren 12, ostirala.

+ INKESTA + 

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri

Euskadi, auzolana