Bilboko Euskal Museoak Bizkaiko hainbat udalerritan ikusgai izango den erakusketa ibiltaria inauguratuko du, bere berrikuntza integrala erakusteko

  • Bilboko Euskal Museoak Bizkaiko hainbat udalerritan ikusgai izango den erakusketa ibiltaria inauguratuko du, bere berrikuntza integrala erakusteko
Bilboko Udala

  • DataMaiatzak 12
  • Gaia Ikusizko arteak, Museoak

Erakusketa osatzen duten 20 panelek museoaren etorkizuneko informazio arkitektonikoa eta museografikoa jasotzen dute, kanpoko espazioetan erakusteko sortua baita erakusketa

Bilboko Euskal Museoak Euskal kulturaren nazioarteko atea erakusketa ibiltari berria inauguratu du. Kanpoko espazioetan erakusteko sortutako 20 panelek osatzen dute.

Bilboko Arriaga Antzokiko zabaldegian izan da inaugurazioa, eta bertan izan dira Bilboko alkate Juan Mari Aburto, Euskal Museoko presidente eta Euskara, Kultura eta Kiroleko foru diputatu Lorea Bilbao, Euskal Museoko zuzendari Sorkunde Aiarza eta Museoko erakusketa-teknikari Aloña Intxaurrandieta.

Bizkaiko museoak duela hilabete batzuk itxi zituen ateak, eraberritze integraleko obrak hasi aurretik egin beharreko lanei ekiteko. Hala ere, Museoak proiektuak lantzen jarraitzen du herritarrei eskaintzeko.

Erakusketaren helburua da bertako jendeari eta bisitariei ezagutaraztea nolakoa izango den Euskal Museo berria, egingo den berrikuntza integraleko prozesuaren ondoren.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri

Euskadi, auzolana