Ia 200 gaztek hartu dute parte EGOren entzunaldietan, orkestraren 25. urteurrena betetzen den urte honetan

  • Ia 200 gaztek hartu dute parte EGOren entzunaldietan, orkestraren 25. urteurrena  betetzen den urte honetan
EGO

  • DataMaiatzak 12
  • Gaia Musika

25 urte bitarteko 197 gaztek eman dute izena Euskal Herriko Gazte Orkestrak 26 postu betetzeko antolatu dituen entzunaldietan. Zifra hau azken urteotan izandako parte-hartzearekin parekatzen da, EGO estatu  espainiarreko orkestra desiratuen artean kokatuz.

Orkestra gaztea  azken bi urteetan, entzunaldi presentzialak entzunaldi telematiko bilakatu zituen eta emaitzak ikusita, eta baita aurtengo  urte hasierako osasun egoerak bultzatuta, aurten ere formula berdina erabiltzea erabaki da aurtengo entzunaldietarako.

Hautagaiek eskatutako errepertorioa prestatu eta  bideoan grabatu behar izan dute. Aurkeztutako materiala instrumentu ezberdinetako epaimahaiak aztertu du, musikari adituek osatua dagoena eta ibilbide zabala dutena bai Euskadiko bi orkestra profesionaletan eta baita nazioarteko mailako erreferentzia diren orkestretan. Epaimahai guztiak, euskal formazio gaztearen zuzendari artistiko den Rubén Gimenoren lidergopean egin dira.

Orkestrako zuzendari artistikoa pozik azaldu da entzunaldietako emaitzekin; “instrumentisten batezbesteko maila altua aipatu nahiko  nuke, bikaintasuna nabarmenduz, batez ere talentu gazteenetan. Geroz eta ikasle gazteagoak eta era berean helduagoak ditugu. EGOko kideen adinaren batezbestekoa beherantz egitea lortzen ari gara, eta hau zen gure helburuetako bat epe ertainera. Modu honetan, adin gazteagoetan orkestra-formazioa eskaintzea ahalbidetzen digu guzti honek”, gaineratu du Gimeno maisuak.

Entzunaldietako hainbat datu esanguratsu

26 gazte aukeratu dira titular eta 40 ordezko gisa, Musikene izanik ekarpen handiena egiten duen eskola, Nafarroako eta Aragoiko Goi Mailako Eskolak dituelarik atzetik. Aukeratuak izan diren gazteen  %60 inguru, EAE eta Nafarroako erkidegotik datoz.

Nabarmendu nahi dugu halaber,  nazioarteko mailan erreferentzia diren zentroetan ikasten ari diren gazteen parte-hartzea. Hala nola, Conservatorium Maastricht, "Franz Liszt" Eskola,  Amsterdam- eko Goi Maialako Kontserbatorioa eta Gotemburguko Unibertistatea, besteak beste.

Generoaren ikuspegitik aztertuta, hautagaien %50a gizonezkoak dira eta %50a emakumezkoak, adinaren batez bestekoa 20 bitartean kokatuz. 

Behin entzunaldien prozesua amaituta dagoenean, EGOko antolatzaileak 2022 urte honetarako jardueren prestaketan murgilduta daude. Urte berezia da honakoa, izan ere, 25 urte betetzen dira EGOren sorreratik.

Urte berezi honetarako honako jarduerak ditu aurreikusita Euskal Herriko Gazte Orkestrak. Trukea Kanariaseko Gazte Orkestrarekin (JOCAN), Musika Hamabostaldiaren Kursaaleko abonu zikloan agerraldia, Kukairekin batera aurkeztuko dugun proiektu berritzailea, eta neguko topaketan egingo den egitarau oso berezia, besteak beste.

EGO, Eusko Jaurlaritzaren  proiektu kultural estrategikoa da eta sorreratik,  1997tik hona, BBK, KUTXA eta VITAL Fundazioen babesa jaso du.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri

Euskadi, auzolana