Ugutz Robles-Arangiz zendu da

  • Ugutz Robles-Arangiz zendu da
eitb.eus

  • DataMaiatzak 12
  • Gaia Arte eszenikoak, Musika

83 urte zituen lapurtar kulturzale eta kulturgileak. Joan den astean iktusa izan zuen, eta familiak eman du heriotzaren berri

Ugutz Robles-Arangiz aktore, musikari, plazagizon eta txiste-kontalaria hil da, beraren familiak iragarri eta Euskal Irratiek jaso dutenez.

Manu Robles-Arangiz ELA sindikatuaren sortzailekidearen eta Luisa Bernaolaren hamaika seme-alabetako bat izan zen Ugutz, eta Beskoitzen, Bilbon eta, jarduera abertzalearen aurkako errepresioak hala behartuta, Beskoitzen bueltan bizi izan zen, betiere euskal kulturarekin hertsiki lotuta.

Antzerkian aktore jardun zuen, besteak beste Matalas Pierre Larzabalek idatzi eta Telesforo Monzonek 1968an zuzendutako lanean. Dantzan eta musikan ere jardun zuen, Soroak euskal kantagintza modernoaren aitzindari den laukotean (hala aitortu zuen Mixel Labegueriek berak) Iker, Irkus eta Alatz anaiekin batera, eta Estitxu arrebak ere bere bidea egin zuen kantugintzan.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri

Euskadi, auzolana