2021 Musikaren Urtekaria

  • 2021 Musikaren Urtekaria

  • DataMaiatzak 16
  • Gaia Musika

2016an sortu zenetik, eta seigarren urtez jarraian, Musika Bulegoak zure esku jartzen du Musikaren Urtekaria. Jardun osoa biltzeko asmorik ez badu ere, aurreko urtean Euskal Herriko musikaren alorrean izan ditugun une aipagarrienetako batzuk jasotzeko nahia izan ohi du argitalpen honek, begirada anitz eta osagarriak bilatuz eta musika egitea ahalbideratzen duen ekoizpen-kate konplexua osatzen duten eragileei ahotsa emanez.

Gure 2020ko Musikaren Urtekaria, hemen duzun honen aurretik argitaratu zena, erreklamazio batekin ireki genuen: «Ekaitzaren ondoren, aukera iritsi behar da». Mundu osoan musika ia erabat gelditu zen urte beltz haren ondoren, musikari eta sektoreko profesional guztiok 2021a susperraldiaren urtea izango zela uste genuen. Irrika hori, zoritxarrez, ez zen gauzatu: 2021a 2020aren jarraipena izan zen ia efektu guztietan, susperraldia ez zen gauzatu eta musikaren sektorea burua altxatu ezinik ibili zen. Bere egoera, izan ere, okerrera egin zuen, pandemiaren lehen hilabeteetan irautea ahalbidetu zuten baliabideak eta aurrezkiak agortuz joan zirelako. UNESCOk berak ohartarazi zuen «artista askoren egoera prekariotik jasangaitzera igaro zela».

Azken hilabeteetan gauzak hobetzen ari direla dirudien arren, Urtekari honek 2021ean gertatutakoa eta pandemiaren ondorioz sektorea nola aldatu den du ardatz. Bere orrialdeetan -bikoitza, aurreko urteekin alderatuta- askotariko gaiak ukitzen dituzten artikuluak bildu ditugu: jabetza intelektualaz, kontratazioaz, kontzertu-aretoen estrategia berrietaz, nazioarteko lankidetzaz edo azokek elkargune gisa duten garrantziaz hitzegiten dutenak, esate baterako. Era berean, euskal musika elektronikoaren eta rockaren eszenei gainbegiratuak aurkituko dituzu, Euskal Herrian egindako zinemari begirada musikal bat, ospakizunak eta efemerideak, asoziazionismoari edo kritika musikalari buruzko gogoetak… Guzti hauek, tesela gisa, Musika Bulegoarentzat 2021a izan zenaren mosaikoa osatzen dute.

Kolaboratzaileak

-Carmen Zapata

-Jon Pagola

-Ruth Manzano

-Joseba Lopezortega

-Marta García

-Myriam Miranda

-Arkaitz Villar

-Iker Bárbara

-Maite Bilbao

-Mikel Chamizo

-Jonay Armas

-Nekane Díaz

-Trío Zukan

-Ricardo Aldarondo

2021 Musikaren Urtekaria

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri

Euskadi, auzolana