Zazpi euskal ekoiztetxek hartuko dute parte Sunny Side of the Doc jaialdian

  • Zazpi euskal ekoiztetxek hartuko dute parte Sunny Side of the Doc jaialdian
zineuskadi

  • DataEkainak 17
  • Gaia Ikus-entzunezkoa

Zazpi euskal ekoiztetxek hartuko dute parte datorren astelehenetik (ekainak 20) ostegunera arte (ekainak 23) egingo den Sunny Side of the Doc jaialdian. La Rochellen (Frantzia) du egoitza, eta lan dokumentalei buruzko merkatu nagusietako bat da. Urtero 60 herrialdetako 2.000 profesional baino gehiago biltzen ditu.

Aurten ere euskal profesionalek parte hartuko dute, hainbat helbururekin. Ohikoa denez, Basque. Audiovisual. Sunny Side of the Doc jaialdian izango da berriro ere, euskal zinemaren azken nobedadeak eta gure lurraldean dauden zerga-pizgarriak ezagutzera emateko. Aurrekoetan bezala, interesa duten profesionalek lan guztiak ezagutu ahal izango dituzte topaketarako berariaz sortutako online katalogoan. Era berean, markak jaialdia inauguratuko den astelehenean bertan bi ekitaldi garrantzitsutan parte hartuko du. Batetik, networking jardunaldi batean, ‘Luncheon: Meet the Italian & Spanish Delegations’ izenburupean, eta, bestetik, ’Spanish Rendez-vous: Meet our Docs’ saioan. Azken jarduera honetan, Mar Izquierdok, Zineuskadiko koordinatzaileak, aurkezpen bat egingo du eta jaialdian izango diren euskal lanei buruzko informazioa emango du.

Bertan izango diren zazpi euskal ekoizleak hauek dira: Doxa Producciones (‘Cabeza y corazón’ eta ‘Itoiz_Udako Sesioak’), EsRec (‘Testigos invisibles’), Lacørte Films (‘Matxitxako. Apuntes sobre la marina de guerra auxiliar de Euzkadi’ eta ‘La alternativa de Tristán’), Lumiere Produkzioak (‘Aztarnak’), Maluta Films (‘Ainarak’, ‘Apaiz kartzela’, ‘Hezurrak’ eta ‘Manolo Kabezabolo’), Sonora Estudios (‘Grito invisible’ eta ‘Viento’) eta TAUI Media (‘Carlota’ eta ‘Tito Nazare’).

Zalantzarik gabe, hitzordu hori urteko garrantzitsuenetakoa da ikus-entzunezkoen sektorearentzat; izan ere, aukera ematen du bere proposamenak ezagutarazteko, merkatu berrietara iristeko, proiektuak garatzeko finantziazioa edo bazkideak bilatzeko eta sektoreko azken joerak ezagutzeko, bai eta hainbat profesionalekin topo egiteko ere, hala nola banatzaileei, erosleei, sortzaileei, ekoizleei eta dokumentu-merkatuko beste eragile batzuei.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri

Euskadi, auzolana