Bilborock, 25 urte kultura bultzatzen, gazteengan arreta jarrita

  • Bilborock, 25 urte kultura bultzatzen, gazteengan arreta jarrita

Bilborock-ek mende laurdena betetzen du, erreferentziazko gune bihurtua, non gazteentzat eta hiriarentzat interesgarriak diren ekimenak bultzatu, sortu, erakutsi, esperimentatu, ekoitzi eta partekatzen diren. Bilboko Udaletik 1977an abian jarri zen proiektu aitzindari honi buruzko xehetasun gehiago eman dizkigute.


Nola sortu zen eliza abandonatu bat Bilborock bezalako espazio bihurtzeko ideia? Nola egin zen birmoldaketa hori?

Hasierako helburua, duela 25 urte, Bilbori zuzeneko musikarako gune bat eta garai hartako talde berrientzako aukera bat ematea zen, batez ere tokiko eremuan.

Ekimen aitzindaria izan zen duela 25 urte, eta erreferente bihurtu da Bilbon gazteentzat, agertokira igotzen diren artista gazteentzat eta haientzat pentsatutako espaziora publiko gisa joaten direnentzat.


Zer da Bilborock, zehazki? Zer zerbitzu eskaintzen ditu?

Erakusketa-, elkartze- eta biltze-gune bat musikari eta beste diziplina batzuetako artistentzat, batez ere arte eszenikoetakoak, eta gazteak direnentzat.

Bilborock-ek bilakaera izan du 25 urte hauetan, eta gaur egun erreferentziazko gunea da Bilboko sorkuntzaren esparruan. Pertsona eta kolektibo gazteek eta kultura-sustatzaileek Bilborock aukeratzen dute kultura-ekimen berriak sortzeko, esperimentatzeko, erakusteko eta partekatzeko.

Gazteentzat pentsatutako gunea da, eta gazteek antolatzen dute.


Pandemiak bereziki kolpatu zituen zuzeneko arteak. Nola bizi izan du Bilborock-ek egoera hori? Ikaskuntzaren bat atera al daiteke?

Bilborock ez da pandemiaren eraginaren kanpo geratu, beste hainbat zerbitzu eta instalazio bezala, unean uneko gomendio eta araudietara egokitu behar izan da COVID-19aren hedapena prebenitzeko.

Ahalik eta jarduera eta programa gehien eskaini ditugu, modu arduratsuan, eta oso zorrotzak izan gara neurri guztiak betetzean. Egia esan, publikoaren aldetik oso erantzun ona izan dugu.


Bilborock-en dimentsioak musikaren eremu hutsa gainditzen du. Zentroak dituen beste kultur ekitaldi batzuk nabarmenduko zenituzkete?

Modalitate askok izan dute eta badute beren lekua Bilborock-en, eta, aipatutakoez gain, besteak beste, dantza, moda, errezitaldi poetikoak, ikus-entzunezkoak, liburu eta diskoen aurkezpenak, hitzaldiak, jaialdiak, jardunaldiak eta abar daude.

25 urte hauetan, 2.000 kontzertu inguru, 1.564 antzerki-emanaldi eta 926 zinema-emanaldi egin dira, eta Bilborock-era milioi bat pertsona baino gehiago hurbildu dira 1977an ekipamendu hori ireki zenetik.


Bilborock-etik bultzatzen diren programa ugarien artean bat dago, Femme Bilbao zikloa, hiriko emakume musikariak ikusarazi eta ahalduntzea helburu duena. Gehiago hitz egin ahal diguzue horretaz?

Emakume musikariekin egindako solasaldi/kontzertuen zikloa da. Hilean behin egiten da.

Saio bakoitzean, bi musikarik, bata beteranoa eta bestea gaztea, solasaldi/kontzertu bat partekatzen dute. Bertan, euren esperientzia pertsonalak azaltzen dituzte eta zuzeneko hainbat kanturekin kontzertu bat eskaintzen dute.

Bilboko Udalarentzat oso garrantzitsua da emakumeen parte-hartzea eta presentzia sustatzea musikaren sektorean eta arte eszenikoen sektorean.


Badakigu 25 urtek askorako ematen dutela, baina zer gertaera nabarmenduko zenituzkete mende laurden honetako ibilbideari dagokionez?

Urte hauetako ibilbideko gauzarik garrantzitsuena da, 25 urteren ondoren, Bilborock eredua eta erreferentea dela.

Emanaldien artean, The Corrs, Robbie Williams, Doctor Deseo, Amaral, Antonio Orozko, Charo López, Silvia Tortosa, Leo Bassi, Antonia San Juan eta Dani Rovira aipa ditzakegu; artista horiei tokiko eta estatuko eszenako erreferenteak gehi diezazkiekegu, hala nola El Columpio Asesino, Zea Mays, Belako, Sidonie, We are Standard, Delorean, The Sunday Drivers, Zodiacs, Audience, Ainara Legardón, Capsula, Rise to Fall, Yellow Big Machine edo Quaoar, besteak beste.


Maiatzean programazio berezia egin duzue zentroaren 25 urteak ospatzeko eta, bide batez, Bilborock-en historiari 25 pertsona, erakunde edo taldek egin dioten ekarpena aitortzeko. Zer balorazio egiten duzue?

Urteurrena ospatzeko diseinatutako programazioa anitza izan da, askotarikoa, gustu guztietarako proposamenekin. Ia 1.200 pertsonak disfrutatu izan dituzte garatutako ekimenetako batzuk. Egia esan, egiten dugun balorazioa oso positiboa da.


Gaur egun oso ezagunak diren artista batzuen hastapenak Bilborock-eri lotuta egon ziren. Agian, une honetan, beste batzuk lehen urratsak ematen ari dira duela gutxi ireki dituzuen entsegu-areto berrituetan. Zer eskaintzen dute, zehazki?

Entsegu-areto horien helburua gazteei kalitatezko espazio bat eskaintzea da, modu egokian hornitua, non musika sortu, konposatu eta gozatu ahal izango duten. Gainera, gazteek partekatzeko eta harremanak izateko aukera duten guneak dira.

25. urteurrenarekin bat eginez, Bilborock udal-aretoko 7 entsegu-aretoak berriro ireki ditugu ekipamendu eta teknologia berrituekin. Musika-espazio horiek biregokitu eta material berriak jarri ditugu.

Berrikuntzarik garrantzitsuena da zazpi estudioetako bat 16 eta 30 urte bitarteko gazteek eta nahi duten taldeek bideoak eta podcastak grabatzeko behar dituzten material teknikoz hornitu dela.


Norantz bideratuko dira Bilborock-en ahaleginak datozen urteetan?

Bilborock-ek erreferente izaten jarraitu behar du gazteentzat. Horrek eskatzen digu lanean jarraitzea eta sortzen ari diren beharretara eta sortzeko modu berrietara egokitzea.

 

(2022ko ekainaren 20an argitaratutako Berezia)

Euskadi, auzolana