Epea: 2022/07/20
---
Ikus-entzunezko proiektu bat daukazu garapen fasean?
Bidali zure proiektua irailaren 19an Donostin (Zinemaldia 2022) egingo dugun Pitching saioan parte hartzeko.
Aurten (H)EMENek euskal emakumezkoek gidatutako euskal ekoizpena duten proiektuen pitching bat antolatuko du Zinemaldiaren esparruan.
Jasotako proiektuen artean, (H)emen-ek izendatutako Komisio batek lau finalistak hautatuko ditu, eta hauek estatuko eta nazioarteko ekoizleen aurrean aurkeztuko dituzte euren proiektuak. Hautatutako lau proiektuetatik gutxienez bi euskaraz izango dira.
Proiektuak jasotzeko azken eguna: uztailaren 20a.
Proiektu finalistak uztailaren 31an jakinaraziko dira.
Komisioa profil ezberdinak dituzten industriako hiru profesionalek osatuko dute.
MUSIC LIBRARY-k proiektu irabazlea erabakiko du eta honako SARIA emango dio:
1500 euroko balioa duen AudioNetwork eta AltMusic ekoiztetxeen musika-katalogoak eskuratzeko aukera ematen duen ekoizpenerako tarifa laua. Baita sinkronizatzeko musikaren erabilera ere, ekoizpenaren azken bertsioaren 2 sustapen-edukietan gehienez (teaser + trailerra). Edukiak lizentziatu ondoren, musikak plataforma anitzeko emisiorako, mundu osoan eta edukien bizitza osorako estaldura izango luke. Balio erantsitako zerbitzuak ere sartzen dira, 360º Acorde musika kudeaketa dibisioaren bidez: deskontuak eta abantailak ad-hoc konposizioan, ekoizpena eta konbergentziak musika konposatuan. Musika komertzialen eskubideak negoziatzeko karguetan deskontuak. Estudioen eta SFXen hornitzea.
Ekitaldia Zinemaldiko Industria atalaren agendan agertuko da. Zinemaldiak ekitaldiaren hedakuntzan parte hartuko du.
EGUNA, TOKIA ETA ORDUA
2022ko Irailaren 19an, astelehena
OhBaba, Ramón Maria Lili Pasealekua 2, 20002 Donostia
19:00etan
*Amaitzerakoan, pitchingera bertaratzen direnentzako cocktaila egongo da.
ZEIN PROIEKTUK HAR DEZAKETE PARTE?
- Garapen fasean dauden euskal ekoizpeneko proiektuak (Ekoizpenaren gehiengoa euskalduna izan behar da).
- Formatu eta genero guztiak onartuko dira: film luzeak, film laburrak, TB serieak, webserieak, fikzioa, dokumentala, animazioa…
- Proiektuak EAEko bi hizkuntza ofizialetan aurkeztu daitezke: euskaraz eta gaztelaniaz.
- Emakumezkoek Idatziak/Zuzenduak/Ekoitziak. Gutxienez bi partaide emakumezkoak izan behar dira (Gidoigile/Zuzendari/Ekoizlea).
- Finantzaketaren % 20 zihurtatua izatea baloratuko da.
- Ezin dira aurkeztu (H)emen-ek egindako beste deialdiren batean parte hartu duten proiektuak.
AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA
Proiektuaren dosierra, finantzaketa-plana barne (Euskaraz, gaztelaniaz edo ingeleraz).
*Lau finalistei dosierra ingeleraz eskatuko zaie.