"Unicorn Wars" filma Sitgeseko zinema jaialdian lehiatuko da

eitb.eus

  • DataEkainak 22
  • Gaia Ikus-entzunezkoa

Kataluniako jaialdiko Sail Ofizialean lehiatu eta gero, Uniko Bilboko enpresak ekoitzitako pelikula urriaren 21ean iritsiko da zinema aretoetara.

"Unicorn Wars" Alberto Vazquez zinemagileak ("Birdboy", "Homeless home"…) zuzendu eta Uniko Bilboko etxeak EITBren parte-hartzearekin ekoitzitako animaziozko filma Sitgesen lehiatuko da, Fantasiazko Zinemaren Kataluniako Nazioarteko Zinema Jaialdiko Sail Ofizialean, urriaren 6tik 16ra.

Kataluniako jaialdian izan eta gero, filma, "gerraren aurkako fabula fantastikoa", urriaren 21ean estreinatuko da Hegoaldeko zinema aretoetan.

Ekoiztetxetik azaldu dutenez, Alberto Vazquezek gaiztakeriaren inguruko hausnarketa egiten du "Unicorn Wars"en, animaziozko fantasiaren bidez.

Harztxoen armada soldadu gazteak errekrutatzen ari da, beren herriaren segurtasuna arriskuan dagoen ustean adarbakarren aurka abiatu duten gerran erabiltzeko.

Azulín eta Gordi anaiak eta esperientziarik gabeko soldadu batzuk Baso Magikora bidaliko dituzte, misio arriskutsu batean. Prest ote daude?

Annecyko zinema jaialdian ere lehiatu zen "Unicorn Wars" joan den astean. 

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri

Euskadi, auzolana