Kultura- eta Sormen-Industrien Berrikuntza-Funtsaren KSI BERRITZAILE+ programarako dirulaguntzak 2022

  • Kultura- eta Sormen-Industrien Berrikuntza-Funtsaren KSI BERRITZAILE+ programarako dirulaguntzak 2022
euskadi.eus

  • DataEkainak 27
  • Gaia Ikusizko arteak, Arte eszenikoak, Musika, Ikus-entzunezkoa, Literatura, Artxibategiak eta Liburutegiak, Museoak, Ondarea, Artisautza, Bestelakoak, Bideo-jokoak, Diseinua

Epea: 2022/07/27

 

 

---

Xedea

EAEko KSIen sektorean 2022-2023 aldirako berrikuntza-potentzial handiko proiektuak garatzen dituzten enpresentzako dirulaguntza-deialdiaren oinarriak ezartzea eta dirulaguntza horiek iragartzea.

Diruz lagundu daitezkeen proiektuak eta betekizunak.
EAEko KSIen sektorean ahalmen berritzaile handia duten proiektuak, sektorearen lehiakortasunaren hobekuntzan edo nazioarteko posizionamenduan eragina dutenak, eta, horrela, transferentzia-prozesuak garatzen eta sinergiak eta aukera-espazio berriak sortzen laguntzen dutenak. Hauek egitearen aldeko apustua egiten duten KSIen sektoreko proiektuak lagunduko dira diruz:

Produktuaren/zerbitzuaren, prozesuaren edo negozio-ereduaren berrikuntza-proiektuak, diferentziazioa eta balio instrumentala, intrintsekoa edo soziala dakartenak.

Ernalketa gurutzatua sustatzen duten I+G+b proiektuak.

KSIek 2030erako ZTBPren hiru trantsizioetako batekin zerikusia duten I+G+b proiektuetan parte hartzea sustatzen duten proiektuak.

Teknologia edo irtenbide berritzaileak erabiltzen dituzten proiektuak.

Hauek ez dira diruz lagunduko:

Lehendik dauden produktuak/zerbitzuak, prozesuak edota negozio-ereduak hobetzera bideratutako proiektuak, edo garatutako produktuak/zerbitzuak, prozesuak edota negozio-ereduak berritzat hartzeko adinako berritasunik ez dutenak. Kanpo geratuko dira, halaber, ohiko aldaketak edo aldaketa arruntak, aldaketa horiek lehendik badauden produktu/zerbitzuetan, prozesuetan edo negozio-ereduetan hobekuntzak ekar baditzakete ere.

Era berean, ez dira diruz lagunduko kudeaketa- edo euskarri-prozesuak hobetzera bideratutako soluzio digitalak ezartzeko proiektuak (ekonomia- eta finantza-kudeaketarako softwarea ezartzea, SW lokalizazioa, giza baliabideen kudeaketa, inbentario- eta katalogo-programak, etab.). Webguneak garatzea, on-line salmentarako irtenbideak ezartzea, eta SW (lizentziak) eta hardwarea erostea ere ez da finantzatuko.

Dirulaguntzen xede diren jarduerak 2022ko urtarrilaren 1etik 2023ko azaroaren 30era bitartean gauzatu beharko dira.

Aurrekontuko zuzkidura

700.000 euro

Prestazio ekonomikoa

Dirulaguntza hauetara 700.000 euroko zenbatekoa bideratuko da; horren % 50 2022. urteari dagokio, eta gainerako % 50a, 2023. urteari.

Proiektu bat hautatu eta diruz lagundu ahal izateko, gutxienez 10.000 euroko aurrekontua aurkeztu beharko da. Hautatutako proiektu bakoitzari ezingo zaio 50.000 euro baino gehiagoko dirulaguntza eman, ezta diruz lagundu daitezkeen gastuen aurrekontuaren % 80 baino gehiago ere.

Aurrekontuak gutxienez % 20ko autofinantzaketa aurreikusi beharko du, hots, iturri publikoetatik ez datozen diru-sarreren zatia.

Ordainketa-modua:

Hiru alditan ordainduko dira esleitutako dirulaguntzak, jarraian adierazten diren baldintzetan:

Lehenengo ordainketa, hots, dirulaguntzaren % 50, esleipen-ebazpena eman ondoren egingo da, jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik aurrera hamabost eguneko epea igarota, beren-beregi uko egin ezean.

Bigarren ordainketa, hots, laguntzaren % 30, proiektua eta jarduerak gauzatu izana eta 2022rako onartutako aurrekontu osoari dagozkion gastuak justifikatu ondoren ordainduko da.

Azken ordainketa, hots, gainerako % 20a, dirulaguntzaren azken justifikazioa egin ondoren ordainduko da.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri

Euskadi, auzolana