Euskal sortzaileen mugikortasuna sustatzeko dirulaguntzak: musika (2022)

  • Euskal sortzaileen mugikortasuna sustatzeko dirulaguntzak: musika (2022)

Etxepare Euskal Institutuaren lan-ildo nagusietako bat da euskal sortzaile eta artisten nazioarteko presentzia sustatzea. Euskal sortzaileen mugikortasunerako dirulaguntzak funtsezko tresna dira atzerrian gure kultur eta sormen sektorearen posizionamendua indartu, bere presentzia eta ikusgarritasuna sendotu eta nazioarteko kultur eragileekin saretze lana bultzatzeko.

Deialdi honen helburua da musika 2022. urtean euskararen eremu geografikotik kanpo sustatu eta zabaltzeko dirulaguntzak eskaintzea.

Urtarrilaren 1etik ekainaren 30era, egiteko diren jarduerentzat, eskabideak aurkezteko epea apirilaren 8an hasiko da eta maiatzaren 31n amaituko da. Eta uztailaren 1etik abenduaren 31ra egiteko diren jarduerentzat, eskabideak aurkezteko epea uztailaren 1ean hasi eta urriaren 31an amaituko da.

etxepare.eus

  • Epea2022/07/01 - 2022/10/31
  • EntitateaEtxepare Euskal Institutua / Instituto Vasco Etxepare
  • Zuzkidura140.000
  • Laguntza motaDirulaguntzak
  • Agente motaAutonomoak, Enpresak, Elkartea, Beste batzuk
  • JardueraSorkuntza
  • Harremanaa-irazu@etxepare.eus

Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.?

Euskadi, auzolana