BIME topaketak 10. urteurrenaren ospakizuna iragarri du Bilbon

  • BIME topaketak 10. urteurrenaren ospakizuna iragarri du Bilbon

Maiatzean Bogotán egin zen lehen edizioaren arrakastaren ondoren, musika-industriaren nazioarteko topaketa handiak, BIMEk, 10. urteurrena ospatuko du Bilbon, urriaren 26tik 29ra bitarte. 2013. urtean sortu zenetik, munduko bazter guztietako profesionalak biltzen dira biltzar honetarako Bilbon, bizkaiko hiriburua musikaren industriako berrikuntzaren, teknologiaren, networking-aren eta etorkizunaren epizentro bihurtuz. Gune ezin hobea etengabe aldatzen ari den sektore baten etorkizunari indarra ematen dioten erronken gainean gogoeta egiteko.

Urtetik urtera garrantzi handiagoa izan du ekimenak, eta nazioartean musikaren erreferentziako ekitaldi izatera iritsi da; Bilbon duela hamarkada bat izandako lehen ediziotik hasita, BIMEk etengabeko bilakaera izan du, eta nabarmen hazi da arlo guztietan; etortzen diren profesionalen kopurua hirukoiztu egin da: 3.500 pertsona baino gehiago bildu ziren azken edizioan, 35 herrialde eta 1500 enpresa eta erakundetik gora ordezkatuz.

Bilbo hiriaren inplikazioa ere nabaria da; izan ere, hasieran 3 aretotan izaten baitziren showcase-ak, eta orain 11 dira. Hasieran 4 ikastetxek parte hartzen zuten, eta orain 28 dira, eta BIME Campus ekimenean 32 ikaslek parte hartzen zuten hasieran, eta orain 150etik gora dira, nazioarteko 18 beka eta guzti. Eta hazkunderik esanguratsuena Amerikan bigarren egoitza sortu izana da, urteko ekitaldi bat izatetik urtero 2 hitzordu nagusi izatera pasatuz, horrela bi kontinenteen arteko lankidetza eta garapen zubia sendotuz.

Bide honetan barrena, ekimenaren nazioarteko itzalak muga geofisikoak gainditzeaz gain, aurrez aurrekoaren mugak gainditzea ere lortu du: online plataformaren bitartez, munduko edozein txokotatik parte hartu daiteke, eta edukiak nahiz networking-a noiznahi daude eskuragarri. Mundu osoko musikaren arloko profesionalen topagune da BIME, bai aurrez aurre, baita birtualki ere. Komunitate bizia da, eta urtean 2 hitzordu izateaz gain, urteko 365 egunetan aktibo egoten da app-aren bitartez. Eta urteurren honetarako logo eta irudi berria estreinatuko ditugu, etengabeko bilakaerako hamar urte hauetan lortutako heldutasunaren eta sendotasunaren adierazgarri.

BIMEK ASKOTARIKO PROGRAMAZIOA DAKAR BILBORA

Euskadin udazkenean gaudelarik izango da BIMEren hurrengo edizioa Bilbon, urrian, ia astebetez, hau da, asteazkena 26tik larunbata 29ra, musika eta musikaren inguruko guztia birpentsatzeko proposamenarekin. Bi atal nagusi izango ditu ekitaldiak, hainbat gunetan banatuta: BIME PRO biltzar profesionala Euskalduna jauregian izango da, eta BIME LIVE ekitaldia, zuzeneko musika partekatzeko eta ospatzeko aukera, aurten ere.

Showcase-en programazioan jada baditugu 22 artista baieztatuta: Frantziatik, ANNA MAJIDSON; Alemaniatik, ALBERTINE SARGES; Poloniatik, IFI UDE; Txiletik, GIANLUCACHINI PNG eta NIÑOS DEL CERRO; Argentinatik, LOS BESOS eta HIPNÓTICA; Austriatik, ATZUR; Euskaditik, MICE, MERINA GRIS eta IDOIA; Kataluniatik, LA ÉLITE, 31FAM, CARLOTA FLANEUR eta XGAQUERA DE CHANDAL; Galiziatik, DANI; Murziatik, MUERDO, Nafarroatik, KATANGA DUB eta EDU ERREA BAND, Valentziatik SANDRA MONFORT, SANTERO eta MUCHACHOSekin batera, eta beste asko ditugu baieztatzeke, Andaluziaren, Kolonbiaren, Aragoiren, Herbehereen eta Sounds From Spainen laguntzarekin.

Hurrengo edizioko berrikuntzei dagokienez, BIME PRO musika-genero berrietara zabalduko da, hala nola musika klasikoa, elektronikoa eta flamenkoa. Halaber, Film Music Lab aurkeztuko da; gune horretan, konpositoreak eta zinema-zuzendariak eskuz esku arituko dira eta musika originala konposatuko dute hainbat ekoizpen-lanetarako. Elkarlan horien guztien emaitza zuzenean ikusteko aukera izango da, jardunaldi profesionaletan. Programa horren barruan, zinemarako konposizioari eta ikus-entzunezko ekoizpenari buruzko hainbat panel izango dira, arlo horietako erreferenteekin.

Beste berrikuntza garrantzitsu bat BIME metabertsoa izango da; izan ere, gure 10 urteko ibilbidean etengabeko berrikuntzaren espiritua izan dugunez bereizgarri, orain metabertsora egingo dugu jauzi Uttopion-en, 2021eko StartUp Competition lehiako garailearekin. Mundu birtual horretan ekintzak, sariak eta musika izango dira aukeran.

Hona hemen baieztatuta dauden lehen hizlariakAdam Smalley (US), editore eta gainbegirale musikala zinemarako, Sundace Institute-ko kide izan da, eta film hauetan egin du lan: Gladiator, Misión Imposible, Crepúsculo, Kung Fu Panda. Alicia Álvarez (ES), El Bloque ikus-entzunezkoen plataformaren sortzaileetako bat, kultura-kazetaria eta komunikazioan doktorea. Alicia Zertuche (US), Ruido Fest jaialdiko booker-a, SXSW etxean 25 urteko ibilbide luzea duena talentu latinoen programatzaile modura. Alejandro Marín (CO) musikako kazetari ezaguna, irratian eta hainbat komunikabidetan 25 urteko esperientzia duena. Ana Bustamante (ES), Mediaset España etxearen barruan ikus-entzunezko eta zinemako edukien eta eduki digitalen ekoiztetxe taldeak biltzen dituen Mediterráneo-ren zuzendari nagusia. Andrea Lamount (CO/ES) Sound Earth Legacy-ren sortzailea, lurraren soinu-ondarea zaintzeko lan egiten duen GKEa.

Bill Reichert (US), Silicon Valley-ko inbertitzaile ezaguna, Pegasus Tech Ventures etxeko bazkidea. Bjorn Thorleifsson (DE), musikak kontsumitzaileen portaeran duen eraginean aditua. Christine White (US), New Orleans Jazz & Heritage Festival jaialdiko programatzailea: Billboard-en arabera, 2022an munduko 50 jaialdi onenen zerrendan 11. postuan dago jaialdi hori.

“El Profe” Álvaro González Villamarín (CO) idazle eta musika-kazetaria, Kolonbiako irrati publikoan ibilbide luzea duena. Florencia Juri (AR), Nathy Peluso eta Tini artisten managerra eta Yuukii Music disketxearen zuzendaria. Frankie Pizá (ES), musika-edukien sortzailea, Concepto Radio, TIUmag eta GUZZU-ren sortzailea. Genís Pena (ES), Gallery Sessions saio berritzaileen Project Managerra. Ir Sais (NL/US), Karibeko Bonaire irla holandarreko artista eta musikaria; plataforma digitaletan 343M erreprodukzio baino gehiago izan ditu.

Jeff Rona (US), zinemarako, telebistarako eta bideo-jokoetarako musika-konpositorea. Lalo Rojas (MX), Caballeros eta Andromedaren zuzendaria. Leila Cobo (CO/US), Billboard Latin-en zuzendaria. Mehmet Dede (US) Drom New York aretoko programatzailea, talent buyer eta merkatu estatubatuarreko artistentzako nazioartekotzean aditua. Orestes Sanchez (ES), Kalicon Media-ren sortzailea eta esports-en aditua.

Pablo Muñoz (ES), Branded Content & Entertainment-aren aitzindarietako bat Espainian. Peter Golub (US), ikus-entzunezkoen munduko piano-jotzaile eta konpositore ezaguna. Rafa Sardina (US) 18 Latin Grammy irabazi ditu eta Stevie Wonder, Lady Gaga, Michael Jackson, Beyoncé, Rosalía, John Legend, Elvis Costello & The Roots, Shakira eta Luis Miguel bezalako artistekin kolaboratu du, besteak beste. Rocío Torres (ES), CHICA kolektiboaren sortzailea; emakumeei eta LGTB+ komunitateko kideei zuzendutako proiektua da. Silvia Ruiz (ES) abokatua BSK Legal & Fiscal Asociados etxean.

ALDI BEREKO TOPAKETAK, ETORKIZUNA ERAIKITZEKO

Nazioarteko alderdian sakonduz, Europaren eta Amerikaren arteko lotura estutzeko asmoz, aurten, BASQUE.MUSIC. etxearekin elkarlanean, BIMEren barruan European Music Export Exchange elkartearen misio bat txertatuko da lehen aldiz; musika-esportazioko bulego europarren elkarteak musikaren nazioartekotzean adituak diren 20 lagun baino gehiago ekarriko ditu kontinentearen hainbat puntutatik.

Gainera, ekitatearen aldeko konpromisoa indartzen jarraitze aldera, BIMEko MUSIC EQUALITY FORUM programaren zati bat industria parekideagoa eta inklusiboagoa lortzeko aukerak bilatzera, eztabaidatzera eta aukera horiei ikusgaitasuna ematera bideratuko da. Elkarte laguntzaileak dira, besteak beste, MIM, Keychange, SHESAID.SO, Femnoise, Ruidosa, MUSAP, Descubreas, baita berri hauek ere: WIM Colombia eta MIM LATAM.

Eta, zalantzarik gabe, 2022. urte hau ospakizunen urtea izango da: kontzertu-aretoen elkarte europarrak, LIVE DMAk, BIMEn ospatuko du bere X. urteurrena eta, horretarako, Europa osoko areto garrantzitsuenak biltzeaz gain, FEST SARIEN hamargarren edizioa ere egingo da.

Orain, CAMPUS+ beka eskuratzeko deialdia zabalik dago; beka horri esker, Europako eta Latinoamerikako 18 gaztek musika-industriari buruzko prestakuntza aurreratuko programa batean parte hartu ahal izango dute; bestalde, Start Up! Competition ere zabalik dago, eta sari bikaina eskaintzen du: Trade Mission bidaia bat BIME Bogotá 2023 ekitaldira, Silicon Valley-n Venture Capitals sarrerako bira bat, pitch-aren aurreko mentoretza bat Pegasus Tech Ventures-eko Bill Reichter-ekin, eta Booth bat STARTUP Villagean.

PROFESIONALENTZAKO SARRERAK SALGAI DAUDE JADA

BIME ekitaldirako sarrerak gaur jarriko dira salgai “earlybird tickets” modura, prezio berezian, PRO, CAMPUS eta ONLINE sarbidea eskainiz. Ikasleek edo 25 urtetik beherakoek % 50eko beherapena izango dute.

BIME zera da, elkarrizketa, lana, proaktibitatea eta negozioak. Espazio zabal bat, musikaren sektorean lan egiten duten pertsona guztiek eta pertsona guztientzat eraikitzen dena; bertan, aldi berean, kulturaren eta sormenaren arloetako industria guztiak ongi etorriak izango dira. Topaketa online ere jarraitu ahal izango da BIME plataformaren bitartez; urteko 365 egunetan dago aktibo plataforma hori, eta mundu osoko 3.000 profesionalekin baino gehiagorekin harremanetan jartzeko aukeraz gain, aurreko edizioetako edukiak ere aurkituko dituzu.

BIMErako honako hauen laguntza izango dute:

ACCES - ACCIÓN CULTURAL ESPAÑOLA - AEDEM - AGADIC( XUNTA DE GALICIA) - AGEDI - AIE - ALIANZA FARO - APECAT - APGCNA – APM – APORFEST - ARAGÓN EN VIVO - ARAGÓN MUSICAL - ARC - ARE - AREPA MUSIC - ARTE - ASACC - BASQUE. MUSIC. - BASQUE TRADE - BILBAO - BILLBOARD - BOGOTÁ CIUDAD CREATIVA DE LA MÚSICA - BRITISH COUNCIL - CABALLEROS - CAM - CANAL TRECE/RESONANTES - CARTEL URBANO - CASTILLA Y LEÓN EN VIVO - CATALAN ARTS (ICEC) - CENTRE NATIONAL DE LA MUSIQUE - CERNÍCALO PRODUCCIONES - CHILEMUSICA - CLUBTURA - DIFUSA FRONTEIRA - DEUSTO - DNA MUSIC - DUTCH MUSIC EXPORT - EITB - EL CORREO - EMBAJADA ARGENTINA EN ESPAÑA - ENTI - EQUAL MUSIC - ES_MUSICA - FEMNOISE - FILO NEWS - FMA - GAIRA - GIBSON US HISPANIC/LATIN AMERICA - GLADYS PALMERA - GMARTEL - GOBIERNO VASCO - GOBIERNO VASCO TRABAJO Y EMPLEO - IDARTES_INSTITUTO DISTRITAL DE LAS ARTES - IDARTES_INSTITUTO DISTRITAL DE TURISMO - IMB SCHOOL - IMMF - INAEM - INAMU - INDUSTRIA MUSICAL – INFOBAE - INGENIO - INSTITUT FRANÇAIS - KEXP - KEYCHANGE - KULTURA LIVE - LANBIDE - LA NOCHE EN VIVO - LATING RECORD ACADEMY - LEINN ARTS - LIMBO MUSIC - LIVE DMA - LOVE MY ROBOT - MEC- MEETMAPS - MEDITERRANEW MUSIX (COMUNITAT VALENCIANA) - MIM - MIM LATAM - MINISTERIO AAEE ARGENTINA - MINISTERIO CULTURA COLOMBIA - MINISTERIO DE CULTURA Y DEPORTE - MIXMAG - MMF - MONDO SONORO - MURCIA LIVE - MUSAP - MUSIKA BULEGOA - NAVARRA LIVE MUSIC (GOBIERNO DE NAVARRA) - ON STAGE - PAM - PONTIFICIA UNIVERSIDAD JAVERIANA - PREMIOS FEST - PROCHILE – PROCOLOMBIA - PROMUSICAE - RADIO 3 - RADIO NACIONAL COLOMBIA - RADIÓNICA – REDESCENA - REMEZCLA - RETINA - ROCK Y REGGAE PRODUCCIONES - RUIDOSA - SAE - SAREA - SECRETARIA DE DESARROLLO ECONOMICO DE CALI - SEETICKETS - SEGIB - SHE SAID SO – SHOCK - SOMOS FUEGO - SONY - SOUNDS FROM SPAIN (ICEX) - SUBTERFUGE RADIO - THE BASS VALEY - TRADE - TRECE+ - UC3M - UDISCOVER - UFI - UNIÓN EUROPEA - UNIR - UNIVERSIDAD COMPLUTENSE DE MADRID - UNIVERSIDAD DE BARCELONA - UNIVERSIDAD DE MONDRAGÓN - UNIVERSIDAD DE NAVARRA - UNIVERSIDAD EAN - UPV - VIBRAS LAB - WEAREEQUALS - WIN - WOMAN IN MUSIC - YOUROPE - ZAPATA RÍOS - ZONA DE OBRAS - ZULA - y muchas más...


BIME All about music and more
Bilbao 2022ko urriak 26-29
Bogotá 2023 maiatza
#BIME #BIMEBilbao

bilbao.eus

  • Gaia Musika
Euskadi, auzolana