Dantzaren bidezko gorputz-kontzientzia

  • Dantzaren bidezko gorputz-kontzientzia

Biomekanika gorputzaren mugimendua hainbat egoeratan aztertzen duen zientzia da. Mugimendu oker edo gaizki gauzatzeak esan nahi du ez dela lortu behar litzatekeen errendimendu fisiko guztia, eta lesio bat eragin dezakeela. Igor Goyena dantzariak ondo ezagutzen du diziplina hori, eta metodo bat sortu du biomekanika eta balleta uztartuz, gorputza erabiltzen irakasteko, “esfortzu txikienarekin errendimendu handiena lortzeko”.

Igor Goyenak 13 urterekin deskubritu zuen dantza. Bere lehengusinak, María Jimenez dantzariak, Madrilen gabonetako oporretan ballet klase batean parte hartzera gonbidatu zuen eta une horretan bertan Victor Ullate Dantza Zentroan trebatzeko beka bat eskaini zioten. Gasteiztarrak onartu egin zuen eta orduan ekin zion dantzari izateari. Goyenak Bilboko Ion Beitia Dantza Zentroan, Rotterdamse Dansacademie Rotterdamen eta Gasteizko José Uruñuela Kontserbatorioan ikasi zuen.

Bere ibilbide profesionalak hainbat herrialdetan bidaiatzera eraman du, eta Valentziako Generalitateko Antzerki Balleta eta New English Contemporary Ballet konpainietan parte hartu du. Gainera, irakasle gonbidatu gisa lan egin du Vietnamen, Suedian eta Frantzian, eta errepikatzaile gisa Galiziako Koreografia Zentroan.

 


  • Gaia Arte eszenikoak
Euskadi, auzolana