Getxoko 2023 urterako programazio artistikoko deialdia

  • Getxoko 2023 urterako programazio artistikoko deialdia

Getxoko Kultur Etxeak Programazio Artistikoaren 4. Deialdia jarri du abian, getxotarrek bultzatutako proiektu artistikoen erakustaldia sustatzea eta bultzatzeko asmoz. Irailaren 12ra arte zabalik dago askotariko proposamen artistikoak jasotzeko epea, eta gehienez 120.000 euroko aurrekontua bideratuko da horiek egiteko. Hautatutako proiektuak 2023an erakutsiko dira Muxikebarrin, Romo Kultur Etxean eta, aurten lehengo aldiz, aire zabalean.

Deialdi hau getxotarrek asmatutako, idatzitako edo diseinatutako artelan artistikoak lantzen, ekoizten edo banatzen dituzten pertsona fisiko edo juridikoei zuzenduta dago, baita getxotarrek partaide dituztenei ere. Antzerki, dantza, musika, zinema, umore, bertsolaritza eta poesia proiektuak aurkeztu ahal izango dira, besteak beste, ikuskizun formatuan edo lehiaketa, ziklo edo jardunaldi modura.

Deialdiaren oinarriak dagoeneko eskuragarri daude www.getxo.eus/kulturadeialdiak web estekan, eta proposamenak telematikoki aurkeztu ahal izango dira (Getxoko Administrazio Elektronikoaren Bulegoaren bidez) pertsona juridikoen kasuan, eta baita aurrez aurre ere, pertsona fisikoak baldin badira. Ekimen horri lotutako edozein kontsulta honako helbide elektroniko honetara bidali ahal izango da: programazioa@getxo.eus.

Kultur Etxeko teknikariek hautatuko dituzte erakutsiko diren proposamenak, honako irizpide hauen arabera: udalerriarekiko lotura, kalitatea eta interesa, tokiko kultura-eragileen arteko lankidetza, euskararen presentzia eta erabilera eta genero-ikuspegia, besteak beste. Proposamen guztiak Muxikebarri zentroko aretoetan, Romoko Kultur Etxeko areto nagusian edo aire zabaleko espazio publikoetan erakusteko diseinatuta egon behar dira. Ohikoa den bezala, Kultur Etxeak bere kanalen bidez jakinaraziko ditu aukeratutako proposamenerako aurreikusitako datak, behin horiek zehaztuta.

Beste deialdi batzuk

Ekimen horrek bat egiten du 2020az geroztik martxan jarri diren deialdiekin, hala nola sorkuntza, prestakuntza eta profesionalizazioa, eta erakusketa-, ikus-entzunezko eta musika-proiektuen sustapena egoitzen bitartez. Udalak ekintza horiekin ehuna eta hurbilen dagoen kultura-sektorea indartzearen aldeko apustua egin du.

Deialdia: Getxoko 2023 urterako programazio artistikoko deialdia

getxo.eus

  • Epea2022/07/27 - 2022/09/12
  • EntitateaGetxoko Udala / Ayuntamiento de Getxo
  • Zuzkidura120.000 euros / euros
  • Laguntza motaDirulaguntzak
  • Agente motaLangilea (besteren konturakoa), Autonomoak, Beste batzuk
  • JardueraErakusketa

Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.?

Euskadi, auzolana