IRUDIKA EGONALDIAK 2023

  • IRUDIKA EGONALDIAK 2023

Urtero bezala Irudikak bere egonaldi artistikoak jartzen ditu abian, sorkuntza artistikoa eta nazioarteko truke kulturala sustatzeko.

Fundación Vital Fundazioa, Acción Cultural Española, La Maison des Auteurs eta Cité internationale de la bande dessinée et de l’image de Angoulême-France-ren eta Bilbaoarte Fundazioaren lankidetzari esker, gure seigarren egonaldien edizioa ospatuko dugu. Guadalajarako Udalaren eta Zapopanen Egilearen Etxearen lankidetzari esker, eta kontinente berri bat gehitzen zaio, hilabetez Mexikora eraman zaituztegu Frantzia eta Euskadiko faseen artean.

ANIMAZIO-KATEGORIA (Estatuko lurraldea)
Diru-zuzkidura: 2.450 € + Angoulême, Zapopan eta Bilboko ostatuak + Guadalajararako (Mexiko) joan-etorriko hegaldiak.
Garatu beharreko proiektu propioa duten animatzaile profesionalei zuzendua.
Kontraprestazioa: IRUDIKA 2023ren sustapeneko gortina animatua egitea.

ILUSTRAZIO-KATEGORIA (Munduko lurraldea)
Diru-zuzkidura: 2.450 € + Angoulême, Zapopan eta Bilboko ostatuak + Guadalajararako (Mexiko) joan-etorriko hegaldiak.
Garatu beharreko proiektu propioa duten ilustratzaile profesionalei zuzendua.
Kontraprestazioa: IRUDIKA 2023ren kartela eta sustapenerako materiala prestatzea.

EGONALDIEN FASEAK:

Hautatuak etapa eta toki desberdinetan egingo du bere egonaldia:

  • AURKEZPENA. 2023ko otsailaren 28a, asteartea – 18:00etan.
    Hitzaldia ZAS Kultur Gunean – Vitoria Gasteiz.
  • 1. FASEA, martxoaren 1etik 31ra. ANGULEMA – Maison des Auteurs.
    Irudiak sortzeko prozesua /kartela eta proiektu pertsonalak garatzeko prozesua.
  • 2. FASEA: apirilaren 1etik 30era. GUADALAJARA eta ZAPOPAN – Egilearen Etxea – Impronta Casa Editora.
    Azken obra garatzeko eta ekoizteko prozesua.
  • 3. FASEA BILBO- maiatzaren 1etik 12ra – Bilbaoarte Fundazioa.
    Instalaziorako piezak eta azken arteak ekoiztea
  • 4. FASEA maiatzak 13 – Erakusketaren naugurazioa VITORIA-GASTEIZen.

DEALDIAREN OINARRIAK HEMEN

IRUDIKA

  • Epea2022/08/25 - 2022/09/25
  • EntitateaIRUDIKA
  • Zuzkidura2.450€
  • Laguntza motaEgonaldiak eta mentoring-a
  • Agente motaAutonomoak, Enpresak, Fundazioak, Elkarteak, Kooperatibak, Beste batzuk
  • JardueraSorkuntza
  • Harremanaresidencias@irudika.eus
  • Info Gehiago

Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.?

Euskadi, auzolana