Girando Por Salas. 13. edizioa

  • Girando Por Salas. 13. edizioa

Girando Por Salas herri-musiken nazio mailako zirkuituak talde eta bakarlariei zuzendutako 13. deialdia zabaldu du.

Edizio honetan parte hartu ahal izateko, taldeek eta artistek gehienez 3 LP izan beharko dituzte, eta gutxienez 6 abesti edo 25minutuko EP bat. Halaber, azken argitalpena 2019ko urtarrilaren 1a baino geroagokoa izan beharko da. Deialdia 2022ko irailaren 19ra bitarte egongo da irekita (18:00ak arte).

Girando Por Salas Arte Eszenikoen Institutu Nazionalaren ekimena da, eta edozein musika-estilotako artista berriei laguntzea du helburu, kontzertuak antolatzeko laguntzen bidez.

Horrez gain, aretoei zuzendutako deialdia irailaren 27an, asteazkena, irekiko da.

Kontsulta itzazu oinarri guztiak esteka honen bidez.


  • Epea2022/09/05 - 2022/09/19
  • EntitateaGirando Por Salas
  • Laguntza motaParte-hartzerako deialdia
  • Agente motaAutonomoak, Enpresak, Fundazioak, Elkarteak, Kooperatibak, Beste batzuk
  • JardueraSustatzea
  • Info Gehiago

Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.?

Euskadi, auzolana