Lauaxeta Olerki Lehiaketa 2022

  • Lauaxeta Olerki Lehiaketa 2022

Mungiako Udalak egunotan abiatu du aurtengo Lauaxeta Olerki Lehiaketa. Hamabosgarren edizio honetan Lauaxetaren olerki ezagunenetariko bat izango da gaia: "Langille eraildu bati".  Parte-hartzaileek poema horren inguruko interpretazio askea egin beharko dute euren olerkietan. Lanak aurkezteko azken eguna azaroaren 15a izango da.

Euskara hutsez sortutako testuak aurkeztu beharko dira, bakoitzak nahi duen neurria, errima eta ahalpaldi kopurua erabilita. Konposizioek gutxienez 100 bertso-lerroko testua beharko dute izan eta gehienez 200ekoa.

Lehiaketaren irabazleak 800 euroko saria jasoko du eta bigarrenak 500 eurokoa. 

Lanek jatorrizkoak izan beharko dute eta aurretik beste lehiaketa edo sariketa batean saririk jaso gabekoak. Bestalde, ez dira originaltzat hartuko beste hizkuntza batetik itzulitako lanak.

Lanak paperean eta euskarri digitalean aurkeztu beharko dira, lerroen artean tarte bikoitza utzita eta gutun itxi batean sartuta, egilearen daturik gabe. Gutunaren barruan beste gutunazal bat sartu beharko da lema eta ezizena idatzita kanpoaldean, eta barruan ondoko datuak: izen-abizenak eta helbide osoa, helbide elektronikoa, telefonoa eta egilearen aitorpena (idazlana originala, argitaratu bakoa, itzuli bakoa eta beste lehiaketa batean saririk jaso bakoa dela aitortuta).

Mungiako Udalak lanak aurkezteko bide desberdinak ahalbidetuko ditu: Udalaren Egoitza Elektronikoa, posta arrunta (Mungiako Udala, Euskera Saila. Trobika 1, 48100, Mungia) eta Mungiako Udaleko HAZ bulegoa, beti bere, aurretiazko hitzordua eskatuta 94 674 12 16 telefonora deituta.

mungia.eus

  • Epea2022/09/13 - 2022/11/15
  • EntitateaMungiako Udala / Ayuntamiento de Mungia
  • Zuzkidura1.300 €
  • Laguntza motaLehiaketak
  • Agente motaAutonomoak
  • JardueraSorkuntza

Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.?

Euskadi, auzolana