Gure Zinema jaio da, Euskadiko ikus-entzunezkoen sektoreko eragileak biltzen dituen plataforma

  • Gure Zinema jaio da, Euskadiko ikus-entzunezkoen sektoreko eragileak biltzen dituen plataforma

Gure Zinema, Euskadiko ikus-entzunezkoen sektoreko eragileak biltzen dituen plataformak, gaur izan du aurkezpen publikoa 70. Zinemaldiaren baitan. Sara Cozar eta Joseba Usabiaga aktoreek azaldu dituzte ekimen honen helburuak: besteak beste, Euskadin sortu eta garatutako ikus-entzunezkoen kate osoa indartzea eta ikusleak zinema-aretoetara erakartzea ekoizpen hauetaz gozatzera.

Sektoreko eragileak hilabetez elkarlanean aritzeari esker sortutako aliantza honek gure zinea indartu nahi du, eta ikusleei abantailak eskaini gure lanez pantaila handian gozatzeko aukera are gehiago izan ditzaten.

Gure Zinema Euskadiko sektore osoa bateratzeko bokazioarekin jaio da; hala nola ekoiztetxeak, zuzendariak, gidoilariak, aktoreak eta filmen garapenean esku hartzen duten profesional guztiak, baita zinemak ere, lan horien erakusleiho bikainena baitira.

Euskadiko ekoiztetxeak ordezkatzen dituzten hiru elkarteak (Apika, EPE-APV eta Ibaia), EZAE, EiTB eta euskal zinemaren familia osatzen duten gainerako kideak dira Gure Zinema ekimenaren parte, jaialdiak, kultur erakundeak eta elkarteak barne; esate baterako, aktoreen eta gidoilarien elkarteak. Gainera, Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila da babeslea.

Datozen hilabeteetan hainbat ekimen jarriko dira abian Euskadiko ikusleek egitasmo honekin bat egin dezaten: zozketak, promozioak, aurrestreinaldiak eta VIP esperientziak.


  • Gaia Ikus-entzunezkoa
Euskadi, auzolana