Fermin Aio: 'Berpiztu' esfortzuari, amets beteei, gaixotasunari eta mugak gainditzeari buruzko istorioa da

  • Fermin Aio: 'Berpiztu' esfortzuari, amets beteei, gaixotasunari eta mugak gainditzeari buruzko istorioa da
    Santi Yaniz, Fermin Aio eta Kepa Junkera

Fermin Aio zinemagileak Berpiztu dokumentala aurkeztuko du gaur arratsaldean Donostiako Zinemaldiko EITB Galan

2018ko abenduaren 6an, denok hunkitu gintuen Belgikan emandako kontzertu baten ondoren Kepa Junkera trikitilariak iktus bat izan zuen albisteak. Ordudanik, bilbotar musikariaren tresnak isilik dirau, eta ezer gutxi jakin da bere egoeraren inguruan.

Orain, Fermin Aiok (Getxo, 1973) zor hori kitatu du, eta, trikitilari unibertsalari begiratuta pantailaratu ditu Errekalde auzoko hastapenak, trikitiaren zirkuituan egin zuen agerpen zaratatsua, bere proiektu musikal handi eta berritzaileak, eta mundu zabaleko denetariko artistekin egin zituen kolaborazioak.

Dena den, Natxo de Feliperen hitzetan, trikitiarentzako "mundu berri bat amestu eta asmatu" zuen musikariaren ibilbidea ez ezik, Berpiztu EITBren parte-hartzea duen filmak Kepa Junkera hurbileko eta ezezagunena ere gerturatzen digu dozenaka lekukotza hunkigarriren bidez.

www.eitb.eus

  • Gaia Ikus-entzunezkoa
Euskadi, auzolana