Bilbao Bonuen azken kanpainak kultur sektorea indartuko du, 30.300 bonu baino gehiago salmentan jarriz bihartik aurrera

  • Bilbao Bonuen azken kanpainak kultur sektorea indartuko du, 30.300 bonu baino gehiago salmentan jarriz bihartik aurrera

Bihar urriak 5, eguaztena, 16:00etan hasita, kulturako Bilbao Bonuak erosi ahal izango dira; bonuak 20 eurokoak eta 40 eurokoak izango dira eta zenbateko horren erdia Udalak jarriko du.

Bonuak www.bonobilbao.eus webgunean egongo dira salgai, eta helburu nagusia da jarduera ekonomikoa berreskuratzen eta kultura-sektorea sustatzen laguntzea, herritarren zuzeneko kontsumoaren bidez.

Bilboko Udalak kultura-sektorea indartu nahi du Bilbao Bonuen azken kanpaina abian jarrita.

Horrela, bihar, urriak 5, eguaztena 16:00etan, 30.356 kultura-bonu jarriko dira salgai, jarduera ekonomikoan eta kultura-sektorearen sustapenean laguntzeko, herritarren zuzeneko kontsumoaren bidez eta dirulaguntza publiko garrantzitsu baten bidez, arreta berezia jarriz udazkeneko eta neguko hilabeteetan eta, bereziki, Gabonetan.

Kanpainaren aurrekontua, guztira, 400.000 eurokoa da.

Aurrekoetan bezala, bonuak bi motatakoak izango dira:

  • 20 eurokoak; horietatik 10 euro bezeroak ordaintzen du eta beste 10 euro Udalak.
  • 40 eurokoak, 20 euro bezeroaren kontura eta 20 euro Udalaren kontura.

Kulturako Bilbo Bonuen salmenta 2023ko otsailaren 15ean edo bonuak agortzen direnean amaituko da, eta lehenengo egunetik trukatu ahal izango dira. Truke hori 2023ko martxoaren 15era arte egin ahal izango da. Bonuak www.bonobilbao.eus webgunean edo sarrerak saltzeko Kutxabank-eko makinetan eskuratu ahal izango dira.

Pertsona bakoitzak (NAN) 10 bonu erosi ahal izango ditu gehienez, eta tiket bakoitzeko 4 bonu onartuko dira, zenbateko berekoak edo handiagokoak. Gainera, bateragarriak izango dira beste administrazio batzuen bonuekin, eta, hala, pilatu ere egin ahalko dira erosketetan. Bonuak trukatzeko, aurreko urteetan legez, erabiltzaileak QR kodea edo bonua paperean inprimaturik aurkeztu beharko du saltokian bertan.

ESTABLEZIMENDUAK KANPAINARA ATXIKITZEKO EPEA IREKITA

Establezimenduak atxikitzeko epea (www.bonobilbao.eus, webgunearen bidez) zabalik egongo da kanpaina amaitu arte, hau da, 2023ko martxoaren 15era arte. Bonuen muga establezimenduko 30.000 eurokoa izango da.

Bonu hauekin laguntzak jaso ditzaketenak: aretoetako ikuskizunak, aire zabaleko lokalak eta ikuskizun-enpresak; liburuen, egunkarien eta abarren txikizkako salmenta. Zinema eta bideo-filmen alokairua. Arte-galeriak, liburutegiak eta museoak. Pintoreak, eskultoreak, zeramikariak, artisauak, grabatzaileak eta antzeko artistak. Musika-tresnen eta osagarrien, bildumazaleentzako billeteen, zigiluen, txanponen eta oroipen-dominen, artelanen, antigoaleko gauzen, mineralen eta abarren txikizkako salmenta.

Kulturako Bilbo Bonurik ezin izango da erabili papergintzako artikuluak, informatika eta elektronikako ekipo, software eta kontsumigarriak, joko eta bideojokoak, testuliburuak, ikasketetakoak eta profesionalentzako liburuak erosteko.

Zalantzak eta kontsultak posta elektronikoz (bonobilbao@bilbaoekintza.bilbao.eus) eta telefonoz (94 420 53 95), 09:00etatik 14:00etara, argitu daitezke.

 

bilbao.eus

  • Gaia Ikusizko arteak, Arte eszenikoak, Musika, Ikus-entzunezkoa, Literatura, Artxibategiak eta Liburutegiak, Museoak, Ondarea, Artisautza, Bestelakoak, Bideo-jokoak, Diseinua
Euskadi, auzolana