DA Pro!

  • DA Pro!

DA Pro! IV. topaketarako deialdia

Musika Bulegoak eta Gerediaga Elkarteak programatzaileen eta musikaren sektoreko sortzaile eta profesionalen arteko IV. topaketa antolatuko du DA Pro! ekimenaren barruan.

Ekimenaren helburuak:

  • Euskaraz musika sortzen dutenei aukera ematea euren proiektuak Euskal Herriko programatzaileei aurkezteko.
  • Programatzaileek (areto pribatu zein publiko, jaialdi antolatzaile, udal teknikari…) aukera izatea bertatik bertara musika sektoreko sortzaileak ezagutu eta proposamenak jasotzeko

Topaketaren formatua:

Aukeratutako proiektuen ordezkariek 10 minututan egingo dituzte bere musika-proiektuen aurkezpenak. Zuzeneko emanaldiak dituzten aurkezpenak lehenetsiko dira. Horretarako, aretoak musika set sinple bat izango du. Beste material batzuk ere erabili ahal izango dira, hala nola fitxak, ikus-entzunezko euskarria…

Hautatutako taldeek eta/edo artistek 120 euroko laguntza jasoko dute Musika Bulegotik, dietak eta joan-etorriak ordaintzeko.

Aurkezpenak euskaraz egingo dira.

Eguna eta lekua:

  1. Durangoko Azokan, abenduaren 5ean, goizeko 9:00etatik 14:00etara. Durangoko San Agustin Kultur Gunean (San Agustinalde Kalea, 12)

Nori zuzendua:

Haien jarduera profesionala musikagintzan burutzen duten eta fakturatzeko ahalmena duten musikariak, sustatzaileak, agentziak, managerrak, diskoetxeak, etab.

Aukeratzeko irizpideak:

Musika Bulegoko profesionalek eta Durangoko Azokako ordezkaritzak osatutako lan batzorde batek aukeratuko ditu proiektuak. Batzordeak honako alderdi hauek izango ditu kontuan aukeraketa bat egin beharra egon ezkero.

  • Euskarazko proiektua izatea
  • Proiektu eta diskoen estreinaldiak (Durangoko azokan salgai)
  • Musika Bulegoaren zuzeneko edo zeharkako bazkidea izatea

Epeak

Azaroaren 10era arte izena emateko epea egongo da. Bai musikariek bai programatzaileek durangokoazoka.eus web orriaren bidez eman beharko dute izena.

Zalantzak eta informazio gehiago: ruth@musikabulegoa.eus


  • Epea2022/10/26 - 2022/11/10
  • EntitateaMusika Bulegoa
  • Laguntza motaParte-hartzerako deialdia
  • Harremanaruth@musikabulegoa.eus

Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.?

Euskadi, auzolana