Zinebi Express 2022

  • Zinebi Express 2022

ZINEBI EXPRESS film laburren lehiaketaren 13. edizioa azaroaren 4tik 10era arte egingo da. Antolatzaileak honako hauek dira: ZINEBI – Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdia, EHUKulturarekin batera, eta UPV/EHU Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatearen eta Arte Ederren Fakultatearen elkarlanarekin, IMVAL, Euskal Herriko Zinema Eskola (ECPV) eta Tartanga Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratua.

Bi urtez ZINEBI hasi aurreko programaziotik kanpo egon ondoren, ZINEBI EXPRESS itzuliko da eta, beti bezala, edozein nazionalitatetako ikasleentzat eta talde tekniko eta artistikoentzat irekita dago. Film labur bat grabatu nahi duen orok bere talentua oso denbora gutxian erakusteko aukera izango du.

Aurten, lehiaketak aperitibo bat izango du, zeinak zinemarekin eta ikus-entzunezko industriarekin lotutako ikasketetako ikasleak interpelatzen baititu. Mahai inguru bat izango da, UNIKOAK: Uniaren ostean, zer? izenekoa. Bertan, ikasketak UPV/EHUn egin zituzten ikus-entzunezkoen sektoreko hainbat profesionalek beren esperientziak partekatuko dituzte. Parte hartzaileak honako hauek dira: Ander Barinaga-RementeriaMaider UrkitzaEsti Urresola eta Larraitz ZuazoAlaitz Arenzana moderatzailearekin.

Topaketa azaroaren 4an izango da, ostiralean, Bizkaia Aretoa – UPV/EHUko Mitxelena aretoan eta, topaketa amaitu ondoren, ZINEBI EXPRESSen parte hartuko duten film laburren gaia ezagutzera emango da. Azaroaren 4, 5 eta 6ko asteburuan taldeek euren film laburrak grabatu eta landuko dituzte, proposatutako gaian oinarrituz. Egindako lanak Bizkaia Aretoa – UPV/EHUko hallean entregatu behar dira azaroaren 7an, astelehenean, arratsaldeko bostetatik zazpietara.

Film labur guztiek, gutxienez, 2 minutu iraungo dute eta gehienez 5, animaziokoek izan ezik, horiek 30 segundoko iraupena izango baitute gutxienez. Kanpoalde guztiak Bilbon filmatu behar dira.

Berariaz aukeratutako epaimahai batek erabakiko du zein lanentzat izango diren lau sariakEHUkulturak film labur onenei emango dizkien 800, 600 eta 400 euroak, eta AUX magazine-rekin lankidetzan ematen den afaria.

Saritutako film laburrak ostegunean emango dira, hilaren 10ean, Golem Alhondegia zinema-aretoetan.

 

Zinebi

  • Epea2022/10/28 - 2022/11/07
  • EntitateaZinebi
  • Laguntza motaLehiaketak
  • Agente motaAutonomoak, Enpresak, Fundazioak, Elkarteak, Kooperatibak, Beste batzuk
  • JardueraErakusketa, Banaketa, Zabalkundea, Sustatzea
  • Info Gehiago

Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.?