Angel Erro eta Rikardo Arregik "Vitoria-Gasteiz" itzulpen saria eskuratu dute haur literaturaren kategorian eta Aitor Blanco Leozek gazte literaturaren kategorian

  • Angel Erro eta Rikardo Arregik

2002. urteaz geroztik, Gasteizko Udalak “Vitoria-Gasteiz Sarien” deialdia egiten du, haur eta gazte literaturaren alorrean euskarara egindako itzulpenik hoberenak aintzatesteko. Aurtengo edizioan, hemeretzigarrrena, alegia, Angel Erro eta Rikardo Arregi itzultzaileek haur literaturaren kategorian eta Aitor Blanco Leozek gazte literaturaren kategorian lortu dituzte sariak. Hala berretsiko du Tokiko Gobernu Batzarrak. Lan bakoitzak 9.000 euroko saria jasoko du.

Angel Erro eta Rikardo Arregi haur literaturaren kategorian sarituak izan dira Lawrence Schimelen Pronto por la mañana eta No es hora de jugar lanak itzultzeagatik eta 9.000 euroko saria jasoko dute.

Aitor Blanco Leozek, bere aldetik, gazte litaraturaren kategoriako saria lortu du Arthur Conan Doyleren The memoirs of Sherlock Holmes lanaren itzulpenagatik.

Aurten 16 lan aurkeztu dira haur eta gazte literaturako ‘Vitoria-Gasteiz’ sarietara, horietako zortzi haur literaturaren kategorian eta beste horrenbeste gazte literaturaren kategorian. Epaimahaia Karlos del Olmok, Nerea Hernandok, Mario Unamunok, Miren Ibarluzeak eta Karlos Zabalak osatu dute.

Aurten, Euskararen Nazioarteko Egunarekin batera egingo den ekitaldian, ohiko diplomez gain, eskuz landutako garaikurrak banatuko dira lehen aldiz (ekitaldiaren ordua eta tokia oraindik ez dira finkatu).


  • Gaia Literatura
Euskadi, auzolana