Badator Mazoka, Marrazi eta Ilustrazio azoka, abenduaren 16tik 18ra Montehermoson

  • Badator Mazoka, Marrazi eta Ilustrazio azoka, abenduaren 16tik 18ra Montehermoson

Hasiera eguna: 2022/12/16, hasiera ordua: 17:00, amaiera eguna: 2022/12/18, amaiera ordua: 19:00

“Mazoka Bertan da!” lelopean, Montehermoso Kulturuneak Gasteizko Marrazki Azokaren zortzigarren edizioa jasoko du abenduaren 16tik 18ra bitartean. 40 mazokalarik hartuko dute bertan parte eta gasteiztarrei beren lanak erakutsi ahal izateko standa izango dute prest.

Non
Montehermoso Kulturuneko ur-biltegian.

Mazokaren egitaraua 2022 

Mota guztietako teknika, euskarri eta

Mazokak teknika, euskarri eta neurri mota guztietako lan originalak ikusgai izango dituzten postuz beteko da: zeramika, eskuz margotutako zapatilak, adabaki edo izerditako ilustratuak; bitxiak, baxera, alfonbrak, beldurra kentzeko lanparak, posterrak eta eranskailuak; glicé-an eta xuan paperean egindako erreprodukzioak, serigrafia, risografia, sakongrabatua eta litografia; artistaren liburuak, pop up liburuak, haurrentzako liburuak, historiakoak, komikiak edo fanzineak; infografia zientifikoak, egurrean egindako ilustrazioak, erlojuetako antzinako piezetan edo era askotako erremintetan egindakoak; mapak, katiluak, azulejuak, dioramak eta pokerreko kartak; washi tapeak eta giltzatakoak; kuxinak, ezpainzapiak, mantalak, karterak eta neska-soinekoak; Mexikoko gozo ilustratuak, hiriko harriak, matrioxkak, egutegiak eta papertegiko era guztietako objektuak: agendak, koadernoak, postalak eta abar. Guztiak edizio mugatutan egindakoak dira eta egileek eskainiko dituzte aurrez aurre.

Hitzaldia: Mendebaldeko musikaren historia
Carolina Queipo Gutierrez doktoreak, Nafarroako Musikako Goi Kontserbatorioko Etnomusikologiako katedradun titularrak eta musikologoak, Mendebaldeko musikaren historiari buruzko hitzaldia eskainiko du. Bertan, grafismo musikal esanguratsuenen eta “boteretsuenen” inguruko ibilbidea egingo du, bertaratuen parte-hartze zuzena eskatzen duten jarduera praktikoak ere proposatuta.

Jamm Sessiona
Ikus-entzuleek saxoa, gitarra eta bateria oinarri izango dituen jam session batez gozatzeko aukera izango dute. Mazokak hiru emakume artista eta interpreteri erronka botako die edizio honetako parte-hartzaileen ilustrazioen (pantaila handi batean proiektatuko dituzte) aukeraketa bati elkarrekin edo musika-tresna horietako bakoitza txandakatuz soinua jar diezaien. Leire Colomo izango da bateria-jotzailea, María Antúnez gitarra-jotzailea, eta Izaskun Simón saxofoi-jotzailea.

Txikienentzat
Txikienentzat, Dibutekaz, horma ilustratuaz eta musika, konposizioa, collagea eta ilustrazioa elkartzen dituen MusiKollageko tailerraz gain, Mazokak Musas eta Fusas taldeak eskainitako ‘IpuinKantalariak’ euskarazko ikuskizun musikatua proposatu nahi du.

Erakusketa musikatua
Jaialdiak iraungo duen hiru egunetan, Montehermosok Inge Conde konpositoreak eta ilustratzaileak egindako ‘MD 60-66’ lana izango du ikusgai.

Lantegiak eta bisita gidatuak
Programa osatzeko, ilustrazioko profesionalentzako eta ikasleentzako jardunaldia, ‘Hau ez da akordeoi bat, nire marrazketa-koadernoa da’ enkoadernazio-tailerra, bisita gidatuak, aurkezpenak, sinatze-ekitaldiak, ilustramatoia eta sormena zuzenean eskainiko dira.

Kartela
2022ko Mazokaren kartela Inge Conde artistak egin du. Alde batetik, musika entzuten ari garenean entzumenaz gain beste zentzumen batzuk ere aktibatzen ditugula adierazten du; izan ere, hori egiten dugun bitartean, batzuek koloreak eta/edo formak ikusten dituzte. Gainera, grafietatik abiatuta musika-lan bat sor dezakegu edo baita lan musikal bat grafiatara itzuli ere. Horixe gertatzen da musikaren eta grafikaren artean sinergia sortzen denean.

Bestalde, agerian utzi du entzuten ari garenean musikak izaten duen eragina eta, aldi berean, musika hori entzuten ari gerenean sentitzen dugun hori kontatzeak sor dezakeen eragina.

Eta kartelaren atzealdea partitura gisa, zentzumenak pentagrama gisa eta edizio honetako 5 kolore adierazgarriak erabilita, musika-nota edo asmatutako grafia batzuk topatuko ditugu. Condek Mazokarako musika-lengoaia propioa oparitu nahi izan die ikusleei, eta espazioak nortasuna lortuko du horri esker. Gainera, asteburuan zehar egingo diren jarduera ugarietan jolas eta konposizio gisa erabiliko da.

 


  • Gaia Ikusizko arteak
Euskadi, auzolana