2deoren deialdi iraunkorra Tabakaleraren 2deo laborategiak sustatutako programa bat da, euskarazko eduki berritzaileak sortzen dituzten gazteen ikus-entzunezko proiektuak tutorizatzeko eta babesteko helburua duena. Horretarako, programak mentoreak, banakako aholkularitza eta 2deo laborategiko tresnak eta instalazioak erabiltzeko aukera ematen dizkie parte-hartzaileei.
Aurkezten diren proiektuek nahitaez izan beharko dituzte euskarazko ikus-entzunezko edukiak. Dena den, askotarikoak izan daitezke landutako gaiak, hartzaileen sektoreak eta erabilitako ikus-entzunezko euskarriak. Hona hemen zenbait adibide: gai dibulgatiboak: aldaketa klimatikoa, artea; podcastak; filosofiari, historiari, politikari edo umoreari buruzko kanalak; musika, lifestyle delakoa edo bidaiak hizpide dituzten sare sozialetako kontuak, eta abar.
Deialdia iraunkorra da eta beraz urte osoan zehar aurkeztu daitezke proposamenak.
Aurkeztutako proiektua hautatua izan bada, 2deok hori aurkeztu eta hilabete natural bateko epean erantzungo die interesdunei.
Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.