Gabriel Aresti XL. Ipuin Lehiaketa

  • Gabriel Aresti XL. Ipuin Lehiaketa

Bi hizkuntza-modalitate deituko dira: euskara eta gaztelania. Edozein nazionalitate edo bizilekutako egileek parte hartu ahal izango dute lehiaketan, 18 urtetik gorakoek.

Parte-hartzaileek 3.500 euroko saria eta 1.750 euroko bi akzesit eskuratu ahal izango dituzte lehiaketaren bi modalitateetarako.

Ipuin originalak eta argitaratu gabeak aurkezteko azken eguna martxoaren 30a da, osteguna; lehiaketaren oinarri guztiak  www.bilbao.eus/concursoaresti eta www.bilbao.eus/arestilehiaketa webguneetan kontsulta daitezke.

Aurreko edizioetan bezala, 2023an ere bi modalitate deituko dira: euskara eta gaztelania, biek 3.500 euroko saria eta 1.750 euroko bi akzesit izango dituzte. Aurkezteko epea martxoaren 30ean, ostegunean, itxiko da.

Ekimen kultural honek bi helburu ditu: batetik, literatur sorkuntza sustatzea eta, bestetik, euskarazko autore garrantzitsuenetako baten bizitza eta lana ezagutarazten laguntzea.

Lehiaketa hau irekita dago 18 urtetik gorako edozein nazionalitateko idazleentzat, baina lanak jatorriz Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialetako edozeinetan idatzita egon beharko dira, ez baita itzulpenik onartuko.

Aurkezten diren ipuinak gai askekoak izan daitezke, originalak, argitaratu gabeak eta beste lehiaketa batean saritu gabeak. Gehienezko luzera hamabost orrialdekoa izango da (Times New Roman edo antzeko letra-mota erabilita eta hauen tamaina 12 izanik), 1,5 espazioa utziko da lerroen artean.

Oinarriei buruzko informazio guztia hemen kontsulta daiteke: www.bilbao.eus/concursoaresti eta www.bilbao.eus/arestilehiaketa webguneetan.

Aurrekoetan bezala, modalitate bakoitzak bere epaimahaia izango du, literaturaren arloko pertsona ospetsuek osatua.

2022KO EDIZIOA

Lehiaketa honen aurreko deialdian, sariak honako lan hauek jaso zituzten: Inmaculada Mirallesen “En los huesos” ipuina eta Saioa Alcaizaren “Zilborrestea” ipuina, gaztelaniaz eta euskaraz, hurrenez hurren.

Akzesitak, Raúl Héctor Lombardi Maugerirentzat izan ziren, “La inundación de los bajos” ipuinagatik; eta Juan Francisco Criadorentzat, “Pelo rojo” ipuinagatik. Euskarazko modalitatearen kasuan, akzesitak Maite Arruti Arakistainentzat “Zer kontatzen ari zara?” lanagatik; eta Aritz Mutiozabal Zabalarentzat “Harria” lanagatik

 

bilbao.eus

  • Epea 2023(e)ko Urtarrilak 15(e)tik 2023(e)ko Martxoak 30(e)ra
  • EntitateaBilboko Udala / Ayuntamiento de Bilbao
  • Zuzkidura5.250
  • Deialdi-motaSariak eta lehiaketak
  • SektoreaLiteratura
  • JardueraSorkuntza
  • OnuradunakPertsona fisikoak, Pertsona juridikoak
  • Info Gehiago

Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.

Euskadi, auzolana