Noka mentoring

  • Noka mentoring

Euskal emakume zinegileentzako ekimen honek zinemaren sektorean emakumeen presentzia eta ikusgarritasuna sustatu nahi ditu. Noka Mentoring programa Eusko Jaurlaritzak sustatzen du, eta Euskal Autonomia Erkidegoko, Nafarroako eta aurten, lehenbizikoz, Iparraldeko emakume zuzendari hasiberrien film luzeen proiektuak lagundu, tutoretzan hartu eta babestu nahi ditu. Zehazki, gidoigintzari, zuzendaritzari, ekoizpenari, dosiergintzari, industriari eta foro profesionalei buruzko aholkularitza eskainiko du. 

Gaur zabalduko den laugarren edizioan hautatutako hiru proiektuek Maider Oleaga, Diana Toucedo eta Celia Rico entzute handiko mentoreen laguntza eta aholkularitza izango dute, eta hautatuko zinegile bakoitzak 4.000 €-ko laguntza jasoko du bere proiektuak garatu ahal izateko. Gainera, aurten “Hasieratik. Historia feministak” zikloaren baitan -Artium eta Tabakaleran proiekzioak jasotzen dituena- 2019tik deialdi honetan parte hartu duten 12 zuzendariek programatzeko aukera izango dute. 

Programa hau Zineuskadik eta Tabakalerak antolatzen dute, Elías Querejeta Zine Eskola eta Donostia Zinemaldiaren laguntzarekin.

 


  • Epea 2023(e)ko Urtarrilak 16(e)tik 2023(e)ko Otsailak 26(e)ra
  • EntitateaTabakalera
  • Deialdi-motaEgonaldiak eta mentoring-a
  • SektoreaIkus-entzunezkoa
  • JardueraSorkuntza
  • OnuradunakPertsona fisikoak, Pertsona juridikoak
  • Info Gehiago

Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.

Euskadi, auzolana