Zornotza MusikaGaz Fest! jaialdiaren lehen edizioa ospatuko da urtarrilaren 28an

  • Zornotza MusikaGaz Fest! jaialdiaren lehen edizioa ospatuko da urtarrilaren 28an

Amorebieta-Etxanoko Udalak ‘Zornotza MusikaGaz Fest! 2023’ jaialdiaren lehen edizioa aurkeztu du gaur. Ekimen berri hau urtarrilaren 28an izango da. Amorebieta-Etxanoko Udalak antolatutako jaialdi honek, Musika Bulegoa, Gerediaga Elkartea eta Zornotzako Gazteen laguntza du.

Jaialdiaren helburu nagusia euskarazko musika sortzailek gazteek erakusleiho bat izatea da. Bertan, 9 talde eta bakarlarik hartuko dute parte, guztiak euskarazko musika sortzaileakSweet Rage, Goiatz Dutto, Moonshine Wagon, Ilargi, Etxekalte, Olaia Inziarte, Deñe, Mugan, Julen, eta Xsara. Hauetatik sei, Durangoko Azokan Musika Bulegoak eta Gerediaga Elkarteak antolatutako programatzaileen eta musikaren sektoreko sortzaile eta profesionalen arteko IV. topaketan euren lanak aurkeztu zituzten sei musikari dira.

Kontsultatu programa osoa hemen.

 


  • DataUrtarrilak 24
  • Gaia Musika
Euskadi, auzolana