Tabakalera - Chillida Leku: artea eta paisaia egonaldi deialdia

  • Tabakalera - Chillida Leku: artea eta paisaia egonaldi deialdia

Tabakaleraren eta Chillida Lekuren arteko lankidetzatik sortua, egonaldi deialdi honek arte garaikidearen, espazio publikoaren eta paisaiaren arteko harremanari lotutako sorkuntza eta ikerketa artistikoa sustatzea du xede.

Testuinguru artistiko berriak aztertu eta arteari eta paisaiari lotutako ikerketa eta sorkuntza artistikoko proiektu bat garatu nahi duten edozein nazionalitatetako artistei zuzenduta dago.

Hautatutako artistak Tabakaleran eta Chillida Lekun zortzi asteko egonaldi artistikoa egiteko aukera izango du 2023ko urria eta abendua bitartean. Horrela, egonaldiak hautatutako artistaren proiektua garatzeko espazioa, testuingurua eta denbora eskainiko ditu Chillida Lekuren eta Tabakaleraren instalazioetan (ostatua Tabakaleran izango da egonaldi osoan zehar).

Proposamen bat hautatuko da deialdira aurkezten diren proiektu guztien artean. Ebazpena maiatzaren 3an jakinaraziko da.

Proposamenak bidali


  • Epea 2023(e)ko Otsailak 23(e)tik 2023(e)ko Apirilak 3(e)ra
  • EntitateaTabakalera
  • Deialdi-motaEgonaldiak eta mentoring-a
  • SektoreaIkusizko arteak
  • JardueraSorkuntza
  • OnuradunakPertsona fisikoak, Pertsona juridikoak
  • Info Gehiago

Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.

Euskadi, auzolana