Anjel Lertxundik ohorezko saria jasoko du Bilboko Gutun Zuria jaialdian

  • Anjel Lertxundik ohorezko saria jasoko du Bilboko Gutun Zuria jaialdian

Martxoaren 28tik apirilaren 1era bitartean Idatzi, editatu, irakurri lelopean Bilboko Azkuna Zentroan egingo den Gutun Zuria jaialdiak 30 jarduera baino gehiago bilduko ditu bere baitan. Anjel Lertxundik emango dio hasiera jaialdiari: Adan Kovacsics idazle eta itzultzaile txiletarrarekin solasaldia egingo du Lecturas de los demás, lecturas de mí mismo izenburupean. Hain zuzen ere, Orioko idazleak jasoko du martxoaren 17an Bilboko literatur jaialdiak iaztik banatzen dituen eta euskal autoreei eta nazioartekoei aitortza adieraztea helburu duten BBK Gutun Zuria ohorezko sarietako bat; bestea Cristina Rivera Garzak jasoko du.

Anjel Lertxundirekin batera, Gutun Zuria jaialdian izango dira Katixa Agirre, Eider Rodriguez, Leire Bilbao, Jon Gerediaga, Iban Zaldua, Miren Narbaiza, Uxue Apaolaza, Beñat Sarasola eta Iñigo Martinez Peña euskal egileak ere.

Ikus hemen egitaraua osorik.


  • DataMartxoak 8
  • Gaia Literatura
Euskadi, auzolana