"Efektuak eta afektuak komunikazioan" formazioaren baliabidea

Prestakuntza honetan, komunikazio- eta harreman-moduek sorkuntzaren garapenean duten garrantzia, hizkuntzaren eraginak eta ondorioak aztertu ditugu, baita komunikazio- eta harreman-zailtasunak identifikatu eta konpontzeko moduak ekarri ere, Vega Martinen zaintzapean

2022ko abenduaren hasieran egin genuen saioa, Vega Martinekin. 30 urtetik gorako lan esperientzia du eta Hezkuntza Sortzailean eta sorkuntza bultzatzen duten harremanetan dago espezialitatuta. Vega Martín Dirayako kidea da, eta proiektu horretan ikaskuntza-, adierazpen- eta sorkuntza-inguruneak zaintzen dihardu.

K bulegoan maiz jaso dugun zailtasun bat hartu genuen hausnarketaren abiapuntutzat. Sorkuntzan murgiltzen garenean, beste aldean dauden pertsonekin hitz egiten hasten gara, eta gure eta haien beharrak, nahiak eta aukerak partekatzen ditugu; bestearekin elkar ulertzeko beharra sentitzen dugu —bezeroak, programatzaileak, laguntzaileak, hornitzaileak— eta sakoneko nahiak edo beharrak partekatzeko premia ere, eta horrek arreta handia eskatzen du. Hausnarketaren ildoari heltzeko asmoz, Martinek honako ideia hauek azpimarratu zituen:
 

  • Badakigu nola komunikatzen garen?
  • Erabiltzen dugun hizkuntzaz eta hizkuntza horren ondorioez jabetzen gara?
  • Zein dira gure beharrak eta nola komunikatzen ditugu?
  • Eskatzen dudanean, argi adierazten ditut nire beharrak?
  • Sortzailekideen eta kolaboratzaileen beharrei erantzuten diegu?
  • Entzuten didazula iruditzen zait?

Galdera hauek eta beste batzuk izan genituen gidari goiz hartan. Gogoeta pertsonalerako entzuleak adi geunden; Vegak, berriz, leiho bat ireki zuen sorkuntza prozesuetan etengabe aurkitzen ditugun komunikazio-zailtasunei heltzeko. Hemen dituzue K bulegoaren erabiltzaileentzat zaindu zuen saioaren laburpena, ideia nagusiak eta gakoak dokumentu batean bilduta, lurraldeko kulturgileentzat.

"Efektuak eta afektuak komunikazioan" formazioaren baliabidea

gipuzkoa.eus

  • DataMartxoak 9
  • Gaia Ikusizko arteak, Arte eszenikoak, Musika, Ikus-entzunezkoa, Literatura, Artxibategiak eta Liburutegiak, Museoak, Ondarea, Artisautza, Bestelakoak, Bideo-jokoak, Diseinua
  • Info Gehiago